Sakabanaketaren aurka elkarlanean arituko dira Etxerat eta Urkullu
Gaurko bileraren ostean, Iñigo Urkulluk eta Etxerat sakabanaketarekin amaitzeko elkarlanean arituko direla adierazi dute. Lehendakariak lehen aldiz hartu du euskal presoen senideen elkarteko ordezkaritza bat eta bat etorri dira sakabanaketa politikarekin amaitu beharra dagoela.
FEB. 25 2015