Washingtoneko euskaratik Maulekora, hizkuntzaren doinu guztiak Euskarabenturan
Lurralde bat benetan ezagutzeko ez dago bide hoberik oinez ibiltzea baino. Hizkuntza, paisaia, izaerak... horiek denak bertatik bertara aditzea eta ikustea bezalakorik ez dago Euskal Herrian barneratzeko, gure nazioa nolakoa den jakiteko. Sasoia behar, ordea, ehunka kilometro pausoz pauso egiteko. Bada sasoia eta jakinmina, biak dituzte soberan Euskarabenturan parte hartzen ari diren neska-mutikoek, NAIZek baieztatu ahal izan duenez.
JUL. 14 2018