1977/2024 , 13 janvier

Artefaktua
Baigorri
Entrevue
Jose Manuel Pagoaga 'Peixoto'
ETAko kide ohia

«Asmoa zuten 'Argala' eta ni egun berean botatzeko»

36ko gerraren porrota oinordetzan jaso eta aukera berriak ireki zituen belaunaldi baten zuzeneko lekukotasuna da Jose Manuel Pagoaga 'Peixoto'-rena. 78ko abenduan Jose Miguel Beñaran 'Argala' hil ostean, 79ko urtarrilaren 13an jo zuten bere aurka, «ez ziren urruti ibili».

Audio_placeholder

«Asmoa zuten 'Argala' eta ni egun berean botatzeko»

Loading player...
Peixoto 2021ko martxoan, Baigorriko bere etxean.
Peixoto 2021ko martxoan, Baigorriko bere etxean. (Guillaume FAUVEAU)

2021eko Aberri Egunaren atarian NAIZi eskainitako elkarrizketaren audioa da hau, Maddi Txintxurreta lankideak Jose Manuel Pagoaga 'Peixoto'-rekin honen Baigorriko etxean izandako berriketa jasotzen duena.

1979ko urtarrilaren 13an Batallon Vasco Español zelakoak bere aurka jo zuen, «urruti ez ziren ibili» zioen Peixotok, ordukoa gogoan. Aste batzuk lehenago burkide eta lagun min izan zuen Argala hil zuten espainiar indar parapolizialek, «asmoa zuten Argala eta ni egun berean botatzeko, hori gerora jakin du erakundeak»; zioen ETAko militante historikoak.

Euskal Herriaren historian giltzarri izan den belaunaldi baten bi katebegi ezinbesteko izan ziren Argala eta Peixoto. 1936ko gerraren porrota jaso zuten oinordetzan eta euskal berpizkundearen parte aktibo izan ziren.

Telesforo Monzonen babesa

Garai hartatik Telesforo Monzonekin izan zuten enkontru batekoak gogoratu zituen Peixotok NAIZi eskainitako elkarrizketan. Monzonek bere etxera deitu zituen Argala eta Peixoto, «sartu orduko hasi zen oso bero hitz egiten KAS Alternatibaz. Gu txundituta geunen, 'uste dut hemendik aurrera zuen eskutik ibili behar naizela', esan zigun».

Orduan, Argalak zutitu eta hala abestu omen zion Monzoni, 'Mendizabal Sasetaren hurrena...'. Monzonek, hiru edalontzi ardo-sorta banarekin aterata, erantzun zien, «nire hitzekin bidea argitu didazuelako, zuekin topa egin nahi dut. Beñaran, Pagoaga, zuei esker».