1977/2024 , 26 août

Artefaktua

«Eskerrik asko guztioi!», 'Egin'en oharra uholdeen ostean

1983ko uholdeek eragin zuzena izan zuten baita ere Hernanin egoitza zuen 'Egin' egunkarian, eta beste hedabideen laguntza eskatu behar izan zuen hurrengo egunean puntualki kioskoetan egoteko.

"Egin"en egoitza urez inguratuta erakusten zuen argazkia eta, azpian, eskerrak emateko argitaratutako oharra.
"Egin"en egoitza urez inguratuta erakusten zuen argazkia eta, azpian, eskerrak emateko argitaratutako oharra. (EGIN)

Horren adierazgarri, abuztuaren 27ko lehen orrialdean laguntza emandako guztiei «Eskerrik asko guztioi!» izenburuarekin argitaratutako oharra:

«Egun gogorra eta zaila izan zen atzokoa Euskadirentzat, sekulako uholdeek herri eta hiri asko eraso bait zuten. Egun latza izan zen EGINentzat ere, urek berriro jo bait zuten gure egunkaria. Dena dela, askoren laguntzaren bidez kaleratu ahal izan dugu gaurko egunkaria.

Beraz, gure esker beroenak 'El Diario Vasco' eta 'Navarra Hoy' egunkarietako langileei, baita Telefonikakoei eta Donostiako Prentsa Elkarteari, bakoitzak bere mailan eta sailan gaurko EGIN hau posible egin bait dute.

Eskerrik asko baita ere EGIN barruko langile eta gure lagun askori, buru belarri pasa bait zuten atzo eguna egunkaria estaltzen zituzten urak eta lokatzak kentzen».