1977/2024 , 20 octobre

Artefaktua

Borroka armatuaren amaieraren hamargarren urtemugan gako guztiak eskaini zituzten gure hedabideek

Lan handia egin zuten NAIZek eta GARAk borroka armatuaren amaieraren hamargarren urteurrenean. Interneten orrialde bat, paperezko argitalpen berezi bat eta ikus-entzunezko dokumental bat egin genituen Aieteko Konferentzia eta ETAren erabaki historikoa ekarri zituen prozesua azaltzeko.

ETAren erabaki historikoaren hamargarren urteurrenean egindako argitalpen bereziaren azala.
ETAren erabaki historikoaren hamargarren urteurrenean egindako argitalpen bereziaren azala. (GARA)

ETAk 2011ko urriaren 20an jakinarazi zuen ekinbide armatuaren behin betiko amaieraren erabaki historikoa. Luze eta zabal informatu zuen GARAk orduan. Adibide gisa, urriaren 23an kaleratu zuen gehigarri berezia –Protagonistas, hechos, debates y análisis para entender las claves del ciclo político que se abre–.

Hamar urte pasa ostean, NAIZek eta GARAk berriro eta are sakonkiago berrartu zuten gaia. NAIZek orrialde berezi batean jaso zuen lana eta GARAK argitalpen bat kaleratu zuen eduki horiekin.

Lan horietan gertatutakoaren kontakizun zehatza, zenbait analisi eta hainbat elkarrizketa jasotzen ziren. Jonathan Powell, Iratxe Sorzabal, Arnaldo Otegi, Veronique Duouet eta Graxi Etxebehere elkarrizketatu genituen.

Gainera, ikus-entzunezko dokumental bat ere egin zuen NAIZek, artiluku honetako goiburukoan azaltzen dena. Iñaki Soto GARAko zuzendariak David Pla garaiko bake elkarrizketarako ETAko ordezkariarekin Oslora egin zuen bidaia. Pla 14 hilabetez egon zen bertan ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri ostean, konponbide prozesua bideratzeko.