Naiz.info
Donostia

Javier Gurruchaga eta ‘Popotxo’, Beldurrezko Zinemaren Asteko karteleko protagonistak

Orquesta Mondragon taldeko kide Javier Gurruchaga eta ‘Popotxo’ dira aurtengo Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartelaren protagonistak.

Javier Gurruchaga eta ‘Popotxo’, kartelarekin. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Javier Gurruchaga eta ‘Popotxo’, kartelarekin. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Azken urteetan bezala, Ytantos estudioak diseinatu du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartela. Aurtengo protagonistak bi dira: Javier Gurruchaga eta ‘Popotxo’ Orquesta Mondragon taldeko kideak.

Tod Browningen ‘The Unknown’ filmean oinarritutakoa da aurtengo afitxa eta Alonzo protagonistaren azalean jarri da Gurruchaga. Taldeak berak hirugarren diskoko kantu bat eskaini zion film horri; Gurruchagaren lehenengo liburuan ere lan horren izenburu berbera darama.

Kartelean Pedro Ayestaran ‘Popotxo’ lagun du Gurruchagak. Berak Cojo interpretatzen du, filmean Alonzori agintariengandik ihes egiten laguntzen dion ipotxa.

Argazkilaritza Jose Luis Lopez de Zubiriarena da eta atzeko atrezzoa Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako ikasleek egina da, Meno Martinen zuzendaritzapean osatua.