Glad is the Day jaialdia igandean Donostian, azken orduko toki eta egitarau aldaketarekin

Date

26.08.23 - 27.08.23

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Las Ligas Menores talde argentinarra.
Las Ligas Menores talde argentinarra. (LAS LIGAS MENORES)

Abuztuaren 26an, larunbatez, eta 27an, igandez, ospatuko da aurtengo Glad Is The Day jaialdia. Donostiako Gladys Enea parkean zegoen iragarrita baina azkenean, iragartzen den eguraldia eskasa dela medio, Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan egingo da. Honek ere egitaraua nabarmen aldarazi du.

Antolakuntzak ostegun honetan iragarri duenez, honela gelditzen da egitaraua:


Glad is Aperitif: abuztuaren 26an, larunbateko iluntzeko 19:00etan, Tabakaleran: Muare eta Ines DJ.

Glad is The Day: abuztuaren 27ko igandean, Dabadaban 17:00etatik aurrera Nakar, Las Ligas Menores, Tito Ramírez, Yxeb 3000 DJ, Gazzi DJ eta Yugen Kala DJ. Bestalde, Le Bukowski aretoan 17:30etik aurrera Euskoprincess, Kievra eta Denso, Mutiko& Tatta (DMT) eta Tao DJ.

Ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituzte eta sarrera librea izango da aretoen edukiera bete arte.

«Tamalez, leku eta denbora mugengatik, programaziotik kanpo geratu dira Sr No, Kulto Kultibo, La Ola Maldita, Suso DJ eta Alai DJ », erantsi dute.

 

Emplacement

Tabakalera/Le Bukowski

Donostia. Gipuzkoa

Liens