Forbidden Colours diskoetxearen agurra Bilbon

Date

13.09.24 - 13.09.24

Lieu

Bizkaia - Bilbo

Aitor Etxebarria estudioko lanetan.
Aitor Etxebarria estudioko lanetan. (AITOR ETXEBARRIA)

Forbidden Colours diskoetxeak bere 10. urteurrena emanaldi berezi bezain errepikaezin batekin ospatuko du ostiral gauez Bilboko kafe Antzokian. Gau gazi gozoa izango da, non hamar urteko bidea ospatzeaz gain, zigiluaren amaiera izango delako ere. Emanaldi honekin, bere bidea etengo du diskoetxeak, bidean dozena bat disko interesgarri utziz Euskal Herriko musika liburuetarako. Emanaldia 21.30ean hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Aurrez 12 eurotan eskura daitezke Kafe Antzokiaren atari digitalean. Egun beran 15 euro ordaindu beharko dira.

Zigilu oparoa

Aitor Etxebarria musikariarekin ekimenez sortu zen Forbidden Colours diskoetxea 2014 urtean. Hasiera batean bere diskoak plazaratzeko plataforma bezala sortu zuen egitasmoa, denborarekin, gustuko zituen diskoei bide emateko. Urte hauetan guztietan uzta oparoa batu dute, eta zigiluaren bidean disko esanguratsuak argitaratu dituzte. Lan guztiak diskoetxearen bandcamp gunean entzun eta eros daitezke.

Azken jaia

Hamar urte hauetan zigiluarekin diskoa kaleratu duten artista ia gehienek joko dute Bilboko emanaldia berezian. Musikari bakoitzaren abestiak joko dira elkar nahastuta eta kolaborazio bereziekin. Besteak beste, Aitor Etxebarria bera, Amorante, Eñaut Zubizarreta ‘Trigger’, Mice, Rüdiger, Xabier Zeberio, Zabala, Testura, Moxal, Sara Muñiz, Maia Ibar, Joseba B Lenoir, Ke Lepo, Galder, Enpty Files, Ander Unzaga edo Ekhi Lambert igoko dira agertokira, errepika ezina izango den gaualdian.

Emplacement

Kafe Antzokia
Done bikendi
Bilbo. Bizkaia

Liens