Gailu Arantzako Aterpean

Date

24.08.24 - 24.08.24

Lieu

Nafarroa - Arantza

Mikel, Okene eta Mariano dira zuzeneko Gailu.
Mikel, Okene eta Mariano dira zuzeneko Gailu. (GALDER IZAGIRRE)

Arantzako Aterpean musika egitarau ederra prestatu dute abuzturako. Larunbat arratsetan izango dira zuzenekoak Aterpearen terraza ederrean, eta doako emanaldietan. Abuztuaren 24ean Gailu taldea ariko da zuzenean 19.30etik aurrera ‘Autosuntsipena hasia da... 3,2,1 Znort!’ diskoa aurkeztuz, taldearen iraupen luzeko bigarrena. Abuztuko azken emanaldia Esne Beltza taldeak eskainiko du, agur biran murgilduak.

Musikari beteranoak

Musikari beteranoak batzen dira Gailu egitasmoaren atzean. Mikel Txopeitia (bateria eta sanplerrak), Mariano Hurtado (gitarra eta azpi-ahotsak) eta Okene Abrego (ahots nagusia eta programazioak) musikariek osatzen dute banda egun, eta besteak beste, Anari, Bap!, Inoren Ero Ni edo Negu Gorriak bezalako taldeetan aritu eta aritzen dira.

2023 neguan argia ikusi zuen ‘Autosuntsipena hasia da... 3,2,1 Znort!’ diskoa taularatuko dute Arantzan, eta era berean lehen diskoa errepasatuko dute ordu beteko kantu zerrenda osatuz. Hiruko moduan taularatzen da banda, eta musikalki punketik drum & bass giroetara egiten dute bidai, elektronikako tresnak zein elementu organikoak batuz zuzeneko bizietan.

Esne Beltza

Abuztuko azken saioan Esne Beltza taldea ariko da zuzenean. ‘Agur deneri’ biran murgildua da banda, eta abuztuan Japonian, Gernikan, Gasteizen edota Azkoitian aritu ondoren, etxean ariko dira 31 arratsean. Izan ere, taldeko bateria-jole den Iban Zugarramurdi bertan bizi da, eta emanaldi berezia eskainiko dute Aterpearen goxotasunean eta lagunartean.

Emplacement

Arantzako Aterpea
Aterpea
Arantza. Nafarroa

Liens