Bizkaiko industriaren historia eta flysch-a elkartuta, Itsasmuseumen

Date

05.07.24 - 15.09.24

Lieu

Bizkaia - Bilbo

Martin Busto, gaur, bere erakusketan.
Martin Busto, gaur, bere erakusketan. (Mikel MARTINEZ DE TREPUENTES | FOKU)

Bizkaiko industriaren historia eta euskal paisaian izandako eragina ditu oinarri Itsasmuseumen ateak ireki dituen proiektuak. Hogeitamarren bat lanen aukeraketa da eta ikus-entzunezko bat ere badago ikusgai.

Martin Del Bustok (Bilbo, 1999) fenomeno geologiko hori jorratzen duten hainbat lan aurkeztu ditu, eta Bizkaiko metalurgiaren iraganarekin antzekotasun batzuk proposatu, metalaren edo estali gabeko paperaren gainean inprimatzeko teknika desberdinekin egindako esperimentazioaren bidez. Egitura horietako asko antropozenoan inspiratuta daude. Termino hau gizakiak Lurrean duen inpaktua ezaugarri duen garai geologiko bati dagokio.

Estaldurarik gabeko paperean, altzairuzko xafla gainean eta urtutako aluminio gainean inprimatutako lanak dira. Labe Garaiak, La Naval eta Chatarras GESCRAPen aztarnak irudikatu dituzte, baina flysch haitzezko labarren, hondartzen eta kobazuloen irudiak ere jasotzen dituzte, Bizkaiko kostaldeko beste paisaia bereizgarri batzuen artean.


Proiektuaren izenburuak, ‘Flysch’, euskal kostaldeko zenbait lekutan dauden harri sedimentatuko geruzei egiten die erreferentzia, batetik, eta, bestetik, hitzaren jatorri germaniarrari berari: «jariatu edo irristatu».

Anbiguotasuna, iragankortasuna edo mugimendua bezalako alderdiekin jolasten dute irudiek, itxuraz kontrajarriak diren Bizkaiko paisaien bitartez. Hainbat inprimaketa-teknikaren bidez, prozesu metalurgikoaren egoera desberdinak planteatzen dira. Estaldurarik gabeko paperaren gainean inprimatuta, tintak irrist egitea lortzen da, eta irudiak ‘urtu’ egiten dira, efektu ‘jariakorra’ sortuz. Bat-batean, harriak eta metalak antzekoak dira eta abstrakzio batzuk sortzen dira. Hala ere, inprimaketa ultramorearekin, zuzenean altzairu edo aluminioaren gainean, materiala errespetatzea eta argazkien jatorrizko testurak goraipatzea lortzen da».

Fine Art Photography-n graduatua Camberwell-eko Unibertsitatean, UAL, Londres, Martin Del Bustok hainbat erakusketa egin ditu banakakoak zein kolektiboak. Maiatzean ‘A-0’ banakako erakusketa inauguratu zuen Madrilgo On Art Space espazioan.

Ostiralean, uztailaren 5ean, arratsaldeko 18.00etatik 21.00era arte, erakusketaren irekiera egingo da Itsasmuseumen, eta artistak berak erakusketa azalduko die gerturatzen diren pertsonei. ‘Flysch’ erakusketa irailaren 15era arte egongo da zabalik Carol Iglesias Espazioan eta sarrera librea izango da. 

Bisita ordutegia asteartetik igandera 11.00etatik 19.00etara da. Astelehenetan itxita. Sarrerak hemen eta leihatilan eskura daitezke.

Emplacement

Itsasmuseum
Ramon de la Sota Kaia 1
Bilbo. Bizkaia