Kaleko Urdangak eta Orreaga 778 Andoaingo gaztetxean
Date
23.11.24 - 23.11.24
Lieu
Gipuzkoa - Andoain
Andoaingo gaztetxe zaharra okupatu zela 40 urte beteko dira igande honetan, eta bide horretan ospakizunetan da Euskal Herriko gaztetxe mugimenduko gune auto gestionatu ezaguna. Azaroan zehar makina ekitaldi eta ekimen prestatu dituzte, eta azaroaren 23 ospatuko dute egun osoko festaz. Eguerdian ohiko babarrun jatea izango da, eta gauean Kaleko Urdangak eta Orreaga 778 taldeek hartuko dute agertokia. Sarrerak dagoeneko salgai daude Andoaingo Txuri Beltz eta Lanbroa tabernetan 10 euroren truke. Aurrez denak saltzen ez badira, gaztetxeko atean jarriko dira 21.30etik aurrera.
Punk oi!
Euskal Herriko punk oi! eszenako bi izen garrantzitsu dira Kaleko Urdangak eta Orreaga 778. Bi taldeek ibilbide luzea egin dute kaskamotz errepidean, eta diskografia oparoa batu dute urte hauetan guztietan, ezinbestekoak mugimendua ulertzeko. Bi taldeek musika koordenada bera dute abiapuntu, hori bai, talde bakoitzak berezko nortasuna du. Bide horretan bi taldeek garapena izan dute bere musika bidean, sustraiak ahantzi gabe, berezko izaera baten bila. Atzera begira egon gabe, taldeek disko berriak argitaratzen jarraitzen dute, egindako bideaz arro, baino aurrera begira beti.
Kaleko Urdangak
2011 urteko da Kaleko Urdangak banda. Musika bidean bi aro ezberdin izan ditu, eta abeslari aldaketa izan eta gero, indartsu bueltatu zen taldea. Estudioko azken diskoa 2021 urtean argitaratu zen ‘Bizirik’ izenpean. Andoaingo Garate estudioetan grabatu zen lana Kaki Arkarazo soinu teknikariaren gidaritzapean. Euskal Herrian ez ezik, atzerrian ere eskaintzen dituzte emanaldiak, eta berriki Ameriketako Estatu Batuetan izan dira kontzertu biran, hamar kontzertu eskainiz ‘North American Tour’ biraren barnean.
Orreaga 778
2004 urtean sortu zen Orreaga 778 banda. Etengabeko bidea osatu dute, diskoak eta zuzenekoak tartekatuz bidean. Taldearen azken emaitza zuzeneko disko bat da, orain arteko taldearen ibilbidea laburbiltzen duen lana. Donostiako Doka aretoan grabatu zen, eta ‘Live and Loud!!’ izenpean kaleratu da Tough Ain't Enough diskoetxearen babesean. Egun entsegu lokalean da taldea kantu berriak zirriborratzen, laster argia ikusteko.
Hollidays en Barduliak 20 urte
Emanaldiaren data berezia izango da ere. Orain dela hogei urte Hollidays en Bardulia jaialdiaren lehen edizioa ospatu zen Andoaingo gaztetxean, eta data berezia baliatuko dute mugimendua bizirik dela aldarrikatzeko.
Emplacement
Andoaingo gaztetxea
Larramendi kalea 33
Andoain. Gipuzkoa