Kaparrak, runba udalekuetan

Date

28.07.24 - 28.07.24

Lieu

Gipuzkoa - Astigarraga

Kaparrak taldeko kideak ‘Bollikau’ bideoklpidean
Kaparrak taldeko kideak ‘Bollikau’ bideoklpidean (KAPARRAK)

Eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, uda beroa bizitzen ari gara Euskal Herrian herrietako jai eta musika festibalei esker. Zuzeneko musikak ez du etenik gurean, eta herriko plaza, txosnagune eta kale kantoietan erritmo dantzagarriak nagusi dira eguneko ordu guztietan. Bide horretan kokatu behar da Kaparrak taldearen jarduna: erritmo bero eta dantzagarrietan. Aste beroa izango du taldeak, eta datozen egunetan Bakaiku, Narbaiza, Astigarraga eta Garai bisitatuko dituzte kontzertu biran murgilduak. Abuzturako ere kontzertu askotxo hitzartu ditu bandak. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Garrapateroa

Aretxabaletan 2023 urtean sorturiko musika egitasmoa da Kaparrak. Los Delincuentes taldearen giro garrapateroetatik tirata, Kaparrak ere musikalki runba giroetan datoz, baino ez diote muzin egiten bestelako doinu dantzagarriei, beti ere emanaldi beroen bila. Youtube kanalean zintzilikaturiko hiru kantu nahikoak izan dira arreta pizteko, eta uztaila eta abuztua kontzertuz bete dituzte ‘udaleku’ giroko emanaldi dibertigarrietan. Taldeak sorturiko kantuekin batera, euskal abestien runba bertsioekin osatzen dute kantu zerrenda, ordubeteko saioa eskainiz zuzenekoetan. Bederatzi (edo gehiago) lagunek osatzen dute zuzeneko banda, eta gitarra akustikoak eta kaxoi flamenkoa dituzte erdigunean. Horiekin batera, baxua, turutak, marakak eta ondo pasatzeko gogo itzelak agertoki gainean.

KAPARRAK ZUZENEAN
Uztailak 24 Soraluze
Uztailak 26 Bakaiku
Uztailak 27 Narbaiza
Uztailak 28 Astigarraga
Uztailak 30 Garai
Abuztuak 01 Azpeitia

Emplacement

Txosnagunea
Plaza
Astigarraga. Gipuzkoa

Liens