Manolo Kabezabolo Euskal Herrian
Date
10.01.25 - 10.01.25
Lieu
Gipuzkoa - Donostia
Manolo Kabezabolo punk musikari ezagunak gurean emango du asteburua. Urtarrilaren 9an Bilboko Bira gunean ariko da zuzenean, eta egun bat beranduago, Donostiako Mogambon eskainiko du saioa. Mogambo aretoko sarrerak egunean bertan salduko dira emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Gailzako The Eskarallas punk rock taldeak zabalduko du gaualdia 21.30ean.
40 urte agertoki gainean
40 urte bete berri dira Manolo Kabezabolo lehen aldiz agertoki batera igo zenetik. 80eko hamarraldiaren hasieran hasi zen kantuak egiten eta 1995an egin zen ezagun GOR diskoetxe nafarrak kaleratu zion ‘Ya Hera Ora’ lehen disko luzeari esker. Abesteko era berezia, lau akordez egindako kantu xume bezain indartsuak, eta letra azido eta umoretsuak izan ziren bere garaiko armak, eta oraindik ere, askorik aldatu gabe, tinko eusten dio bere nortasunari. Tartean, 40 urte, eta ehunka (milaka akaso?) zuzeneko emanaldi mundu osoan zehar, eta gainera diskografia oparo bat. Tartean, bere musika bidea biltzen duen ‘Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí’ dokumentala ere.
Bilbo eta Donostian
Euskal Herrian eskainiko dituen emanaldietan biko formatuan taularatuko da bere ohiko banda alde batera utzita. Issi Saez gitarra-jotzailea izango du agertokian lagun, bere kantu ezagunenak formatu elektro-akustikoan eskainiz. Ez dira faltako, beraz, ‘Nino gramo’, ‘Tuna punk’, ‘Spiz Amarillo’, ‘El aboto de la gallina’, ‘Militares Subnormales’ edo ‘Kanzión de amor’ bezalako ereserki handiak. Betiko kantuekin batera laster argia ikusiko duen ‘Punkatarsis’ disko berriko zenbait kantu joko ditu emanaldi hauetan.
Emplacement
Mogambo aretoa
Azkuene kalea 8
Donostia. Gipuzkoa