‘Robinson: 10 bizaraupen historia’ erakusketa ikusgai dago Itsasmuseumen

Date

26.11.24 - 15.06.25

Lieu

Bizkaia - Bilbo

‘Robinson: 10 bizaraupen historia’ erakusketaren irudia.
‘Robinson: 10 bizaraupen historia’ erakusketaren irudia. (ITSASMUSEUM)

‘Robinson: 10 bizaraupen historia’ erakusketak ateak ireki ditu Bilboko Itsasmuseumen. Astearte honetan Julian Diaz, komisarioak; Alvaro Parro, erakusketaren laguntzailea den Laboral Kutxako tokiko komunikazio teknikariak eta Leixuri Arrizabalaga, Itsasmuseumeko presidente eta Kultura foru diputatuak aurkeztu dute erakusketa. Giza biziraupenaren eta premia larriko egoeretan dugun portaeraren gai unibertsala jorratu duen proiektuak.

Erakusketak hiru gune tematiko ditu: Robinson Crusoe. Liburu baten biografia; Robinsonak Robinsonen aurretik; eta Robinsonak Robinsonen ondoren.

Robinson Crusoe eleberria da abiapuntua, biziraupenaren eta abenturaren esparruan erreferente handia. «Robinson, aspalditik, adjektibo bat da, muturreko baldintzei aurre egin behar izan dieten pertsonak biltzen dituen kategoria bat. Erakusketak benetako robinson hauek ditu ardatz», esan dute.

Muturreko egoerak gainditu zituzten gizon eta emakumeen hamar istorio biltzen ditu erakusketak, formatu handiko hamar komikiren bidez oso modu bisualean azalduta, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Komikietako lauk XVI. eta XIX. mendeko egileen lan grafikoak berreskuratu dituzte, horietako hiruk, anonimoak, komikiaren historian sartzea mereziko zutenak beren sorkuntzen kalitateagatik. Testuak eta irudiak berreskuratu eta eguneratu egin dira. Beste sei komiki sortu berriak dira, Julian Diazen gidoiekin eta Eva Gutierrezen ilustrazioekin.

Bi emakumeren istorioak nabarmentzen dira: Marguerite de la Rocque goi mailako frantziar gazte batena Ternuan (1541) eta Tlicho etniako kanadar apal batena 1772an. Gainerako abenturak ez dira atzean geratzen: Hans Stadenek 1547an Brasilen kanibalekin bizitakoa; 1596an Artikoan egindako lehen negualdia, Willem Barents nabigatzaile holandarraren jarduera nabarmena; Alexander Selkirkek Juan Fernandez uhartean egindakoa 1704an, gaur egun Robinson Crusoe uhartea bezala ezagutzen dena; La Méduse ontziaren hondoratzea, 1816an Mauritaniako kostaldean hondar baxu batean hondartu eta mundua hunkitu zuena; L 'Aventurek 1825ean Indiako Ozeanoan egindakoa, edo Luis Alejandro Velasco naufragoarena, zeinaren istorioa bikain kontatu baitzuen Gabriel García Márquez kazetari gazteak.

«Erakusketak agerian jartzen du Pedro Serrano iruzurgilearen istorio faltsua, gaur egun ere iruzurtia izan zela ez dakiten kroniken objektu dena. Besteak beste, Andres Urdanetaren eskuizkribu baten bidez jakin da istorio hau benetazkoa ez zela. Urdanetak benetako naufragoa pertsonalki ezagutu behar baitzuen, biek Pedro de Alvaradorentzat ‘aurkitzailearentzat’ lan egiten baitzuten», kontatu dute.

Erakusketaren diseinu grafikoa Alicia Prieto diseinatzaileak egin du, eta Itsasmuseumeko taldea, Izaskun Etxaniz bilduma eta erakusketen arduraduna buruan, izan da deseinu museografikoaren sortzailea».

Bizitza mugitua izan zuen Dafoeren eleberritik abiatu da erakusketa: 1719an argitaratu zen Londresen, Crusoek berak idatzitako autobiografia balitz bezala. Hau da, Daniel Defoe ez zen egile gisa agertzen.

«Kritika espezializatuaren iritziz, oso estilo arruntean idatzita zegoen, hainbat akats narratiborekin, eta, batez ere, faltsuki obra historiko gisa aurkezten zela leporatzen zioten, autobiografia gisa, fikziozko lan bat izanik. Hala eta guztiz ere, publikoak best seller bihurtu zuen Robinson Crusoe, eta garai hartan, duela 3 mende, hainbat edizioren kopuru sinestezina lortu zuen, 10.000 ale metatuz hilabete gutxi batzuetan.Hiru mende geroago, herri-iruditeriaren parte izaten jarraitzen du», diote.

Erakusketa irekita dagoen bitartean hainbat jarduera osagarri egingo dira, hala nola bisita gidatuak, hitzaldiak edo solasaldiak. Guzti horien berri aurrerago emango dugu.
Erakusketak familia osoarentzako Robinson Txiki ibilbide espezifikoarekin hartzen du. Bisita autogidatu bat taldean ebazteko biziraupenari buruzko galdera eta erronkekin.

Erakusketa 2025eko ekainera arte dago zabalik. Sarrerak webgunean.

Emplacement

Itsasmuseum
Ramon de la Sota kaia, 1
Bilbo. Bizkaia