Supercremalleras Azkena aretoan
Date
30.11.24 - 30.11.24
Lieu
Bizkaia - Bilbo
Supercremalleras taldeak ‘Arte Moderno y Amor Eterno’ diskoa aurkezteko bira amaiera iragarri du, eta bide horretan Bilboko Azkena aretoan finkatu du hitzordua bere zaletuekin. Azaroaren 30an, larunbat gauez taularatuko da banda azken aldiz, eta ondoren lozorroan sartuko da taldea entsegu lokaleko lanetara itzultzeko. Emanaldia arratsaldeko 21.00etan hasiko da eta oraindik ere geratzen dira sarrera bakan batzuk Azkena aretoaren atari digitalean. Sarrerek aurrez 10 euroko balioa izango dute aurrez erosiz gero, eta egunean bertan, denak saltzen ez badira, 12 euro ordaindu beharko dira.
Bira amaiera
Supercremalleras taldea Gernikako Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan sortu zen 2015 urtean. Aurretik beste zenbait taldeetan ibilitakoak ziren taldekideak, eta talde berria eratzean gazteleraz abesturiko pop giroetara bideratu zituzten doinuak.
Bidean hiru disko kaleratu dituzte, youtube kanalerako zenbait bideo erakargarri egin, eta ehundaka kilometro egin dituzte errepidean zuzeneko emanaldietara bidean. Izan ere, taldeak Euskal Herrian emanaldiak normaltasunez eskaintzen baditu ere, furgoneta erre dute estatu espainolean zehar festibal eta aretoetan kontzertuak eskainiz.
2023. urtean kaleratu zuen bandak ‘Arte Moderno y Amor Eterno’ estudioko azken lan luzea, eta 2024 honetan bi kantu zintzilikatu dituzte plataforma digitaletan. Otsailean ‘Karma’ kantuak ikusi zuen argia, eta Apirilean ‘que bien nos quedamos’ abestia zintzilikatu zen. Bilbon eskainiko duten emanaldian taldearen musika bidea errepasatuko dute, musika festa bilatuko nahi duten azken gaualdi beroan.
Emplacement
Azkena aretoa
Azkena aretoa
Bilbo. Bizkaia