Tapia eta Leturia Band Betelun

Date

30.06.24 - 30.06.24

Lieu

Nafarroa - Betelu

Taldea osatzen duten hamaika musikariak.
Taldea osatzen duten hamaika musikariak. (TAPIA ETA LETURIA BAND)

‘Festarik festa lan egin behar gauero...’ abesten zuten Tapia eta Leturiak 80ko hamarkadaren amaieran, eta oraindik orain lelo egokia izan daiteke gaur egun bikoaren bidea azaltzeko. Azken garaian topera dabiltza Euskal Herriko agertokietan barna, eta datorren igandean Betelu herriko plazan ariko dira zuzenean arratsaldeko 19.00etatik aurrera Tapia eta Leturia Band izenpean. Emanaldia San Pedro jaien barnean kokatzen da.

Tapia eta Leturia

Musika ibilbide luze zein oparoa du Tapia eta Leturia bikoak. 80eko hamarraldiaren hasieran hasi zuten bidea, eta bi hamarkadetan zehar zuzenekoak eta diskoak uztartu zituzten bidean. Bikoaren azkeneko diskoak 2002 urtean ikusi zuen argia ‘Hain Zuzen’ izenpean, eta taldearen ibilbidea laburbiltzen zuen zuzeneko disko bat izan zen. Trikiti giroetan abiatu zuten bidea, baino esperimentatzeko eta jolasteko aukerei ez diete muzin egin, Tapia eta Leturia Band bezala 90eko hamarkadan argitaraturiko bi diskoetan esaterako.

Banda

Gerora, bikoaren bideak banatzen dira eta lozorroan sartzen da egitasmoa. Joseba Tapiak bere aldetik, dozena bat disko argitaratu ditu bere izenpean urte hauetan guztietan, eta Leturiak, berriz, musika egitasmo anitzetan hartu dute parte. Orain, berriz elkarrekin, Tapia eta Leturia Banda bezala taularatzen dira, eta, zuzeneko emanaldietan musika bidean pilatu dituzten kantu esanguratsuenak jotzen dituzte, hamaika musikari batuz agertoki gainean, eta kantuak bestelako giroetara eramanaz.

Honakoa da hamaikakoa: Joseba Tapia (akordeoia, trikitixa eta ahotsa), Xabier Berazaluze ‘Leturia’ (ahotsa eta panderoa), Nerea Erbiti, Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe (ahotsak), Ion Celestino (tronpeta), Ibon Irixoa (saxofoia), Amets Aznarez (tronboia), Txus Aranburu (teklatua), Iñigo Telletxea (gitar apala), eta Iker Uriarte (jazpana).

Emplacement

Plaza
Plaza
Betelu. Nafarroa

Liens