The Clayton, Unidad Alavesa, Ibil Bedi eta Idoia Asurmendi, Errekan Gora jaialdian

Date

20.09.24 - 22.09.24

Lieu

Gipuzkoa - Eskoriatza

Ibil Bedi da Eskoriatzan arituko den taldeetariko bat.
Ibil Bedi da Eskoriatzan arituko den taldeetariko bat. (ARRIGURI)

Badator Errekan Gora. Hamasei urte joan dira lehen aldiz jaialdia Eskoriatzan egin zenetik. Aurten ere iraileko hirugarren asteburuan, hilaren 20tik 22ra ospatuko den jaialdiak musika estilo ezberdin ugari batuko ditu zazpi kontzertutan. Azken bi urteotan astebukaera bakarrera mugatu da jaialdia.

Irailaren 20an 19.30etik aurrera The Clayton eta Unidad Alavesa (22.20) arituko dira. Hurrengo egunean 13.00etan ekingo zaie kontzertuei. Ibil Bedi, Gorosarri + Lore Gazteak (19.00), John Dealer and Coconuts (21.00), Idoia Asurmendi iragarri dituzte. Eta hilaren 22an Demode Quartet (19.30) eta Garratz dira aurtengo kartela osatuko duten izenak. Herriko Plazan dira zuzeneko emanaldiak, doan.

Atxorrotx Kultur Elkartearen eskutik egiten da jaialdia. «Uda garaia baliatuz herriko kultur eskaintzari ekarpen osagarria eta esanguratsua egiteko asmoz sortua» da sustatzaileen esanetan. «Eguraldi ona eta aisialdia medio, herritarrak herritik irteteko tendentzia nabaria zen. Errekan Gorak antolatutako ekitaldiekin, herritarrak herrian eta herriaz disfrutatzeko aukera eman nahi du», azaldu dute.

Ohikoak ez diren ikuskizunak herritarrei gerturatu eta askotariko kulturgileentzat gune bat eraiki nahia nabarmendu daiteke. Herrigintzan eragin. «Zirkuitu komertzialetan sartuta ez dauden talde edo proposamenei leku egin nahi diegu. Iazko egitarauan, herriko sortzaileei ere leku egin zitzaien, eta, besteak beste, antzerki emanaldi amateurra izan zen ikusgai». Hau dena, euskaraz. 

Emplacement

Herriko Plaza
Herriko Plaza
Eskoriatza. Gipuzkoa