Zinemakumeak gara! zikloak hamar film luze eta zazpi film labur eskainiko ditu
Date
21.10.24 - 26.10.24
Lieu
Bizkaia - Bilbo
Urriaren 21etik 26ra bitarte egingo da Zinemakumeak gara! zikloa. Bilboko emakumeek zuzendutako zinema-erakusketa hiriko hainbat espaziotan egingo da: BBK aretoa, BilbaoArte, BBK Kuna, La Bolsa eraikina eta Golem Alhondiga zinemak.
Inaugurazio-ekitaldian, urriaren 21ean, Simone de Beauvoir 2024 saria emango zaio Gracia Querejeta zuzendari eta gidoilariari,eta BIHARGI EITB sari berria, berriz, Nerea Alberdi konpositore eta moldatzaile bilbotarrari.
Zenbait jarduera antolatu dira: film labur eta luzeen proiekzioak, tailerrak, mahai inguruak, hitzaldiak, testuak eta argazkiak biltzen dituen erakusketa bat (ikus entzunezkoen euskal industriaren oraina genero-ikuspegitik erradiografiatzen duena), eta topaketak gonbidatutako zuzendariekin, euren filmak jendaurrean aurkez ditzaten.
Programak hamar film luze ikusteko aukera emango du, jaialdi ezagunetan parte hartu dutenak (Cannes, Sundance, Seminci, Berlin). Gainera, ‘Dahomey’ (Mati Diop, 2024) film luzea, Berlinen Urrezko hartza irabazi berri duena, Bizkaian estreinatuko du.
Era berean, 7 film labur (euskararako azpitituluekin) eta Argentinako zinemaren historian funtsezkoak diren hiru tituluren bertsio berrituak ikusiko ditugu: ‘Camila’ (María Luisa Bemberg, 1984), ‘Yo, la peor de todos’ (María Luisa Bemberg, 1990) eta ‘Un muro de silencio’ (Lita Stantic, 1993).
Egitarau osoa webgunean kontsulta daiteke.
Zinemakumeak gara!-k bere programazioaren bertsio laburtua Bilbotik Basauri, Portugalete eta Bermeora eramango du.
Emplacement
Golem Alhondiga
Arrikitaun, 4
Bilbo. Bizkaia