Zapi Lapurdi

Mespretxurik ez! Collectivite' Territoriale maintenant! Maulen

Kexu handia dute baina determinazioa ere geroz eta handiagoa. Abisu hori argiki luzatu zioten Frantziako Gobernuari Maulen bildutako 3.500 lagunek. «Momentuz ez gara entzunak izan, baina ezezko erantzunek ez gaituzte sekula desmobilizatu. Alderantziz, aitzina segitzeko gure gogoa azkartu dute», adierazi zuten Martine Bisauta eta Mixel Berhokoirigoin Batera-ren ordezkariek, manifestazio bukaeran.