\r\n

Traola honen magalean, hilabete batez 30 film proposatzea da erronka. Egunero, baina, irizpide zehatz bati erantzunez. Lehen egunean parte hartzaileek euren film gustukoena zein zen adierazi behar zuten. Hauek bildutako bi erantzun:

\r\n
\r\n

Erronka ederra! #EuskalZinezaleak #30egun30film #FilmGustukoena Emir Kusturicaren \"Underground\" pic.twitter.com/dcAe1FIiNO

\r\n\u2014 Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) 2017(e)ko ekainak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Nik ere helduko diot erronkari @Gaizka_Izagirre !\uf44f\uf44f #30egun30film. 1 eguna: #FilmGustukoena --> #onceuponatimeinamerica #EuskalZinezaleak pic.twitter.com/rW1F64uLvQ

\r\n\u2014 Cliff de Hory (@Cliff_de_Hory) 2017(e)ko ekainak 13\n
\r\n\r\n

Bigarren egunean ikusitako azken filma adierazi behar zuten; hirugarrenean, euskal film gustukoena, eta laugarren egunean, aldiz, beldurrezko film gustukoena aipatu behar zen. Hona hemen jasotako hainbat erantzun:

\r\n
\r\n

2. eguna #30egun30film: #IkusiDudanAzkenekoFilma -->
Alien:\u00a0Covenant

\r\n\u2014 Ander Bolibar (@demonocrazy) 2017(e)ko ekainak 14\n
\r\n\r\n
\r\n

#30egun30film 3. eguna:#euskalfilmgustokoena
#27 ordu.#EuskalZinezaleak

\r\n\u2014 Iagoba Zubiaurre (@INeozubi1) 2017(e)ko ekainak 14\n
\r\n\r\n
\r\n

#30egun30film 3. eguna #EuskalFilmGustukoena Ataun of the dead #EuskalZinezaleak

\r\n\u2014 Santi Leon\u00e9 (@ororostorm) 2017(e)ko ekainak 14\n
\r\n\r\n
\r\n

#30egun30film 3. eguna. #EuskalFilmGustukoena 'Urte berri on, amona'. pic.twitter.com/rcHXAlIZl8

\r\n\u2014 Josu Goiko (@josu_goiko) 2017(e)ko ekainak 14\n
\r\n\r\n
\r\n

#30egun30film 3. eguna #EuskalFilmikGustukoena : Kalabaza tripontzia, bere garaian.

\r\n\u2014 eneko olazabal (@enekolazabal) 2017(e)ko ekainak 14\n
\r\n\r\n

Gaurkoa erronkaren bosgarren eguna da eta barrez lehertzeko film aproposena zein ote den adierazi behar dute parte hartzaileek.

\r\n

Zinezale komunitatea esnatzeaz gainera, erronka honetan biltzen ari diren datu, proposamen eta informazioak biltzea ere badu helburu Izagirrek eta horiek aztertzeko, erronkak eragiten ari dituen iruzkin guztiak fitxategi batean biltzen ari da.

\r\n

Honakoa ez da Izagirreren erronka bakarra. Orain aste batzuk, \u2018Gaztezulo\u2019\u00a0aldizkarian duen \u2018Pantaila Txikian\u2019 bideoblogean, euskaldunon telesail gustukoena ekimena jarri zuen martxan, euskaldunok gehien ikusten dugun telesaila zein ote den ikertzeko asmoz. Hona hemen zenbait pertsona ezagunek emandako erantzunekin egindako bideoa:

\r\n

\n"}
Naiz+ Naiz+

#30egun30film, euskal zinezale komunitatea pizteko erronka

Euskal zinezale komunitatea esnatzeko helburuz ari da lanean #30egun30film traola. Orain bost egun abiatu zen Twitterren eta zinema pasio duen Gaizka Izagirre dabil erronka honen atzean. Hainbat euskal komunikabideetan aritzen da Izagirre film/telesail kritikari bezala eta ikus-entzunezko munduarekiko pasio hori guztia euskaraz zabaldu daitekeela frogatzen saiatzen da egunero.

Euskal zinezale komunitatearen tamaina ezagutu eta hura iratzartzeko bokazioz bota zuen erronka eta NAIZi aitortu dion moduan, «harrituta eta eskertua» dago parte hartzearekin; «sekulakoa izaten ari da, Umap.eus-en arabera, azken 4 egunetan #30egun30film traola aipatuenen artean ageri da eta sekulako proposamen pila daude», dio.

Traola honen magalean, hilabete batez 30 film proposatzea da erronka. Egunero, baina, irizpide zehatz bati erantzunez. Lehen egunean parte hartzaileek euren film gustukoena zein zen adierazi behar zuten. Hauek bildutako bi erantzun:

Bigarren egunean ikusitako azken filma adierazi behar zuten; hirugarrenean, euskal film gustukoena, eta laugarren egunean, aldiz, beldurrezko film gustukoena aipatu behar zen. Hona hemen jasotako hainbat erantzun:

Gaurkoa erronkaren bosgarren eguna da eta barrez lehertzeko film aproposena zein ote den adierazi behar dute parte hartzaileek.

Zinezale komunitatea esnatzeaz gainera, erronka honetan biltzen ari diren datu, proposamen eta informazioak biltzea ere badu helburu Izagirrek eta horiek aztertzeko, erronkak eragiten ari dituen iruzkin guztiak fitxategi batean biltzen ari da.

Honakoa ez da Izagirreren erronka bakarra. Orain aste batzuk, ‘Gaztezulo’ aldizkarian duen ‘Pantaila Txikian’ bideoblogean, euskaldunon telesail gustukoena ekimena jarri zuen martxan, euskaldunok gehien ikusten dugun telesaila zein ote den ikertzeko asmoz. Hona hemen zenbait pertsona ezagunek emandako erantzunekin egindako bideoa: