Ram\u00f3n Rubial fundazioak Eibarren antolatutako formazio eskolaren inaugurazioan izan zen atzo Arkaitz Estiballes bertsolaria. Oholtzaren gainean EHBilduko zinegotzia dela jakinarazi die entzuleei, Ram\u00f3n Rubial fundazioaren gonbita ilusioz jaso duela esatearekin batera.
\r\nBotatako bertsoan gure herrian \u00abgertatutakoa oso gogorra\u00bb izan dela aitortu du Estiballesek eta etorkizuneko belaunaldiei \u00abhipoteka hau\u00bb uzterik ez dagoela nabarmendu du. Bertsoaren amaieran, Ramon Rubialen biloba eta PSEko europarlamenetari den Eider Gardiaz\u00e1bal Rubial gonbidatu zuen ondora, oholtzara.
\r\nHona hemen bertsoa:
\r\nEz dakizue baina Bilduko
zinegotzia naiz, hara!
Eta ez dakizue ze ilusioz
etorri naizen bertara
gure herrian gertatu dena
noski oso gogorra da
Baina hurrengoei hipoteka hau
ezin diegunez laga
Eider maitea etorri hona
zure indarrak atara
Animo euskal sozialistak
bidean batuko gara.
Denis Itxaso PSE-EEko diputatuak zabaldu du bideoa Twitterren:
\r\n\r\n\r\n\nBenetan hunkigarria gaur EhBilduko zinegotzia den Arkaitz Estiballes bertsolariaren mezua, #RamonRubial fundazioak eibarren antolatu duen formazio eskolaren inaugurazioan. #BideanAurkitukoGara #Sozialismoa pic.twitter.com/KzE7f2oGJF
\r\n\u2014 Denis Itxaso (@DenisItxaso) 2017(e)ko azaroak 26\n