#MelliLibre traolaren bidez ari dira salatzen sare sozialetan hiru urterako espetxeratzeko arriskuan dagoela Juan Karlos Estevez, ‘Melli’. Bere egoera salatzeko zabaldu duten bideoan, espetxean 16 urte eginak dituela gogoratu dute eta beste hirurako espetxeratu nahi dutela. «Elkartasunetik konpromisora, Melli libre» mezua, mobilizazioetara adi egoteko abisua eta espetxeratzeak ekiditeko osatu diren harresi herritarren irudiak ditu bideoak: