Grezian eta Eskozian bezala, Parisen ere arineketan ibiliko da euskararen aldeko lekukoa. Aurtengoa hitzordua igandean dute, arratsaldeko 16.00tan eta Montmartretik Pariseko Euskal Etxera joanen dira lasterka. Korrika jendetsua egin ohi dute Eifel Dorrearen herrian, hala ikusten da bederen, aurreko edizioetako irudiak jasotzen dituen bideo honetan.
\r\n\r\nKorrikaren antolatzaileek kilometroz kilometro ibilbidea josten diharduten bitartean, Korrika hauspotzeko ekimenak non nahi dira.
\n