Ostiralean Felipe VI.a Espainiako erregea eta Letizia Ortiz erregina Donostian izango dira Bake ituna proiektuko erakusketa nagusiaren inaugurazioan. Euskal Herrian ongi-etorriak ez direla esateko, «Monarkia kanpora!» lelopean elkarretaratzea deitu dute, 11.00tan, San Telmo museoaren aurrean.
Sare sozialetan hedatzen ari den irudiak atentzioa eman digu, izan ere, zeresana eman duen EAEko PP-ren kartela hartu dute eredu gisa. Gaztelaniazko "A favor" leloa "alde" hitzarekin itzuli zuten PPko publizistek, "alde" horrek "ospa egin" adiera ere baduela ohartu gabe, nonbait.