Abiapuntua: Fermin Muguruzaren ibilbideko hamar kantu. Emaitza: kantu horiek berak New Orleanseko erara moldatuta. ‘Nola?’ izenburuarekin irundarrak osatu duen proiektu berriaren ezaugarriak dira, izena ere New Orleans-Luisiana hiriburuaren laburduratik osatu du. Katrinaren hondamendia pasa eta 10 urtera egin du proiektua, Muguruzak iragarri duenez hondamendia, komunitateak egoerari buelta nola eman zion eta lan horietan musikak izan zuen garrantzia azalduko ditu proiektu berriak. CDa eta DVDa izango da emaitza, dokumentala ere egin baitute. Abenduaren 3an argitaratuko dute lana.