Tolosako Txozna Batzordeak POSTONTZIRA igorri digu aurtengo inauterietarako dituzten asmoen berri. Egitarau propioa antolatu dute otsailaren 7tik 11ra arte. Girotzeko Laket taldearen ‘Gure plazan’ abestia:
Egitaraua:
Otsailak 7, ostegun gizena: 13.00etan presoen aldeko brindisa Herriraren eskutik. 23.30 La Jodedera.
Otsailak 8, ostiral mehea: 23.30ean Zahagi ardoa. Zuk jana guk edana! 22.00 Convenio del metal, wainot eta Ai Ene.
Otsailak 9, larunbata: 22.00 En Tol Sarmiento (E.T.S.), Bizardunak eta IZargi.
Otsailak 10, zaldunita: 18.00 3gabe2, Laket. 22.00 Dj Bull eta Dj OGT.
Otsailak 11, astelehenita: 22.00 Zesuma eta Bad Sound System.