Ekimenaren originaltasunak sareetan zeresana eman duen arren, Game of Thrones-eko jarraitzaile sutsuak asaldatu egin dira mezuarekin. Batzuen ustez, leloa ingelesez izanik Invernaliaren ordez Winterfell\u00a0agertu beharko litzateke; beste batzuk aldiz, Gaztelugatxeko paisaia Dragonstone-ko parte izanik, hura aipatu beharko litzateke Invernalia beharrean.
\r\n\r\n\r\n\r\n\r\nDragonstone ez dago Invernalian, marrazkia aldatu behar duzue ;-) pic.twitter.com/vhwDg80VGY
\r\n\u2014 Martin (@martingerz_) 2017(e)ko abuztuak 25\n
\r\n\r\n\r\nPunttalakurlo jarrita, Dragonstone jarri beharko luke.
\r\n\u2014 Unai Gorrotxategi (@ishikawa_) 2017(e)ko abuztuak 25\n
\r\n\r\n\r\nBai @dabidnet orma polita, baina mezua okerra da, #Invernalia n ordez #KingsLand jartzea obeto, #Dragonstone #Gaztelugatxe gaz lotuz
\r\n\u2014 JonBernat Zubiri Rey (@jonbernat) 2017(e)ko abuztuak 27\n
Batzuen eta besteen zuzenketak onartuz, umorea lagun hartuta erantzun du Ernaik sare sozialetan.
\r\n\r\n\r\n\r\nAkatsak onartzen ditugu, noski baietz.
\r\n\u2014 Ernai #HerriaBizirik (@ernaigazte) 2017(e)ko abuztuak 26\n
Neither Dragonstone nor Invernalia, Euskal Herriak #independentzia! pic.twitter.com/qWUjtnHKPB
\u00abPostalen atzean\u00bb herria eta gazteria \u00abbizirik\u00bb dagoela aldarrikatzeko makina bat ekimena egin ditu Ernaik uda honetan.
\n