Alex Areizaga

Arrosa sarearen III. Topaketak

 

Larunbatean Irratiok Elkarlanean III. Jardunaldiak ospatuko dira Gernikako Astra gaztetxean. Arrosa sareak antolatuta, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean tailerrak egingo dituzte, irratien funtzionamenduari lotutakoak, aspektu desberdinak jorratuz.

Arratsaldean, berriz, hitzaldi bat egingo da: “Euskal Herriko komunikabideak erronka berrien aurrean“. Bertan izanen dira; Josu Amezaga soziologoa eta EHUko irakaslea, Topatu.info gazte atariko kide den Iraitz Salegi, Aiaraldea.com proiektuko Aitor Aspuru eta Tokikom-eko zuzendari izendatu berri duten Urko Aristi.

Gaueko 22etan, eta eguna behar bezala bukatzeko, Nunguayazz taldearen kontzertua eta irratsaio ezberdinetako kideak DJ lanetan izango ditugu.