Alex Areizaga

Elikaduraren burujabetza, gure etorkizuna

 

Iparra-Hegoa ekimenaren barruan, erakusketa berri bat ireki dute Seguran. Gure Lurra, gure etorkizuna du izena, eta elikaduraren burujabetzaz, baserriaz, kontsumoaz... gogoeta egiteko tartea eskaintzen du. Jakoba Errekondok egin zuen irekiera, eta gaiaren inguruko hainbat azalpen eskaini zituen. Erakusketa apirilaren 6ra arte egongo da zabalik.

 

Informazio gehiago eta egitarau osoa: iparrahegoa.blogspot.com.es/