Alex Areizaga

Zeatikezpa II. Ikus-Entzunezko Rallya. Ekainaren 7an

Urretxu-Zumarragako gaztetxeak eta Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak aurkezten dute:

Zeatikezpa II. Ikus-Entzunezko rallya
Gaia: Askatasuna

Ekainaren 7an Zeatikezpa II Ikus-entzunezko rallya ospatuko da, oraingoan Urretxun eta Zumarragan. Lehen edizioan egin bezala, bigarrenean ere elkarlanean jardun dugu Zarauzko eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeetako kideok.

Bigarren edizioa berrikuntzekin dator. Ez da korto rally bat izango, IRAGARKI RALLY bat baizik: hau da, lehiakideek iragarkiak aurkeztu beharko dituzte. Gaia aldez aurretik emango zaie parte hartzaileei, baina egunean bertan esango zaie zein objetu eta zein leku erabili behar dituzten derrigorrez euren lanetan.

Rallya goizeko 10:00etan hasiko dugu, Urretxu-Zumarragako gaztetxetik. Lehiakideek, 19:00ak arte izango dute euren lanak grabatu eta editatzeko, eta ordu horretarako entregatu beharko dituzte lanak. Ordu horretan lan guztien proiekzioa egingo da.

Norbaitek parte hartu nahi izanez gero, eta egun horretan ezin etorriz gero, aldez aurretik bidal dezake bideoa, eta egunean bertan proiektatuko dugu, beste lanekin batera. Parte hartzaile hauei emailez jakinaraziko zaizkie haien baldintzak, behin izena ematen dutenean.

Urretxuko eta Zumarragako gazte asanbladaren ekimenez, parte hartzaileei bazkaria eskainiko zaie eguerdian. Bideoen edizioa parte hartzaileen esku geratuko da, eta haiek ekarri beharko dute horretarako materiala (ordenagailua eta abar.). Interneteko konexioa gaztetxeak eskainiko du.

Izena eman nahi dutenek, informazio gehiago nahi dutenek edota iazko rallyko bideoak ikusi nahi dituztenek, http://zeatikezpa.org helbidera jo dezakete.

Arraio irratiko kideek egin duten kuña bikaina entzuteko: http://www.arraio.net/deskargak/2014/Bereziak/zeatikezpakuna.mp3