Andoni Lubaki

Alemaniatik bueltan ekarri ninduten

Hajareskuak
Hajar-en eskuak

Nota: Istorio honen lehenbiziko atala ikusi nahi baduzu sakatu hemen.

 

"Bulgariara sartzeko 5 saiakera egin nituen" dio Hajar Daxil-ek Ovcha Kupel kanpamentutik kanpo. Zaintzaile bat begira dugu atetik. Ez dute inguruko inor errefuxiatuekin hitz egiten ikusi nahi, GKE batekoa ez bada behintzat.

"Saiakera guztiak oso gogorrak izan ziren. Turkiatik sartzeko mendi zerra haundi bat igaro behar duzu eta poliziak aurkituko gintuenaren beldurrez gauez egiten genuen. Elurra zen alde guztitan. Hotza ere haundia zen. 5 saiakeratako batean, ez dut gogoratzen zehazki zenbagarrenean, eskuak eta hankak ia izoztu zitzaizkidan. Ibiltzeak min egiten zidan. Azkenean bost aldiz saiatu ondoren Bulgariara iritsi nintzen, errefuxiatu kanpamentu batean sartu eta nire datuak hartu zizkidaten. Hemendik Alemaniara iristea errazagoa izan zen, Turkiatik Bulgariara sartzea baino. Halere Alemaniara iritsi bezain laster, nire semeetako bat fronteratik oso gertu bizi da, polizia etorri eta deportatu egin ninduen. Nire datuak Bulgariak zituela eta nire asilo eskaera Bulgariak egin behar zuela esan zidaten. Arrez gero errefuxiatu gune honetan nago zai. Bi urte daramatzat. Denbora luze joaten zait gela batean sartuta, ez lanik eta ezer ezin dut egin"

Zaintzailea gerturatu eta zertan ari garen galdetu digu "Galdera batzuk egiten" erantzun diot. Ezin dela galderarik egin esan dit eta nik errefuxiatu gune honetatik kanpo nahi ditudan galdera guztiak egin ditzakedala esan diot. Berak aldiz ezetz, berak ez badu nahi ez hemen eta ez inun ezingo dudala egin esan dit. Hajar-egatik ixildu naiz.