Andoni Lubaki

Denbora pasa ahala

_dsf5024
Berwan

Bewar-ek ez du bere jaioterrira bueltatu nahi. "Atzera begiratzea ez da ona, aurrera begiratzea besterik ez dugu errefuxiatuok" dio Sofíako (Bulgaria) tranbian sartuta etxera bidean. 

Bulgaria Alemaniara iritsi nahi zuten errefuxiatuentzako ezinbesteko pasaleku bihurtu zen Europar Batasunak ateak itxi zituenean. Greziak gainezka egin zuen 2014 eta 2015ean. Lesbos uhartera iristea zailago zen EB-ak Turkiari errefuxiatuak bere mugetatik kanpo irten ez zitezen emandako "eskupeko"-aren ondoren. Askok eta askok, oinez, Bulgariara sartzea erabaki zuten. "Bulgaria nazio komunista izandakoa da eta bere mugak jendeak hanka egin ez dezan daude prestatuta ez sarrera ekiditeko" dio Shadi Martini errefuxiatu siriarrak. "Sartzea ez zen hain zaila izan beste toki batzuekin alderatuz".

Ia 4 urte igaro diren honetan, Bulgaria pasabide izatetik, egonaldi luzeko nazio bihurtu da errefuxiatu askorentzat. Linboan daude asko eta asko, ez atzera ez aurrera. "Gutxik geratu nahi dute hemen, gehienok Alemania dugu oraindik buruan" dio Berwan-ek.

Otsailean Eppur si Muove blog-ean, Bulgariako errefuxiatuen Linboa.