Andoni Lubaki

MULAY BOIBAT, LAAYOUNE ERREFUXIATU KANPAMENTUA, 1975 BURUZAGI CHEJ-A

Sheddinglight03
MulayBoybat

“Ni izan nintzen garai hartan chej-ik gazteena, idealistena” dio Mulay Boybat-ek bere haiman. 80 urte ditu eta saharako azken mende erdiko historiaren entziklopedia bat bezalakoa da. “Perez de Lema Generalarekin egon nintzen saharauion egoeraz hitzegiten, baita Salazar Coronelarekin ere. Chej guztiak irrifartsu hartzen gintuzten baina bizkarrean labankadak eman zizkiguten. Gauza bat adosten genuen bakoitzean hitz ematen zuten beteko zutela, baina ondoren nahi zutena edo Madrildik esaten zena egiten zuten. Gure herriaren borondatearen eta kolono militarren artean geunden. Azken momenturarte espainiar administrazioak ez gintuela inbasorearen aurrean bakarrik utziko esan zigun. Nik neuk hori Salazarri bere ahotik esaten ikusi nuen, sahara espainia zela eta saharauiak espainolak ginela, guk nahi edo ez. Halere martxa berdearen ondoren ikusi zen zenbateraino gintuzten aintzakotzak. Chej zaharrenek ikasia zuten espainiarren hitzak kontutan ez hartzen. Batek garai hartan esan zidan “Gure lurreko arazoak gureak bakarrik izango dira Mulay”. Ze arrazoi zuen agure hark! Beste batek ere esan zidan eta ez dut sekula ahaztuko, politika pasiloetan inon idatzi gabe egiten diren paktuak direla, beste guztia antzerki hutsa.

 

Inbasioa iritsi zenean Chej ia gehienek marokoren alde egin zuten. Martxa Berdea baino egun pare bat lehenago asko eta asko izan ziren Hassan II.aren ondora ihes egin zutena. Bere herri eta tribuarengatik egin omen zuten, ondoren jakin dut diru mordoxka bat ere egon zela tarteko. Nik ez nuen eskaini balidate ere dirurik hartuko. Ni idealista bat nintzen eta oraindik, nire 80 urterekin ere, banaiz. Nire herria dagoen tokian nago, nik egin dut borroka benetan nire herriagatik. Behartsua naiz baina guzti hau antolatzen lagundu nuen eta traizionatu gintuztenak baino bizitza duinagoa dugu, behartsuak izanda ere. Orain zaharra naiz iada, baina ez dut nire begiek independentzia ikusiko duten esperantza galdu.