Pena da 5 minutuko bideo honetan Esparzaren kotraplanorik ez dela agertzen, bere aurpegia gustora ikusiko nuke. Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak soilik 5 minutu behar izan ditu UPNko Javier Esparza ebidentzian uzteko.
Javier Esparzak dio baztetua sentitzen dela euskaraz ez dakielako. "Baztertua zu?" harriduraz Uxue Barkosek. "Zuen politikekin 20 urtez baztertuak izan dira milaka eta milaka nafar. Euskaraz jakin eta euskaraz bizi nahi izateagatik. Eta gaur egun ere hatzarekin seinalatzen dituzue". Beste datu interesgarri bat Uxue Barkosek ematen duena eta UPNren politikaren adibide dena: Nafarroako ospitaleetan, gaur egun, harrerako lanpostu bakarrean eskatzen da euskara.