13 suhiltzaile belardi batean, akituta daude eta indarrak errekuperatu behar dituzte berriro ere lanean jarraitzeko. Gau eta egun ari dira joan den ekainaren 17an Pedrógão Grande eskualdean piztu zen sutea itzaltzeko. Ehundaka suhiltzaile ari dira lanean, 64 pertsona hil dira eta 135 dira oraingoz zaurituak.
Suhiltzaile hauen nekea erakusten duen agazkia biral bihurtu da. Portugalgo Pedro Brásena da argazkia, bera ere suhiltzailea da. Irudia Facebooken zintzilikatu zuenetik 55.000 aldiz elkarbanatu da 20 ordutan.
Berriki zabaldu dira irudi hauek ere. Dron batekin ateratako irudiak dira. Sutearen ondorioak argi ikusten dira.