HipHop Gunea naizplus bloga

Hip Hop Gaua 2013 (Portugalete)

“Hip Hop Gaua” San Roke-ko jaietan izango da, abuztuaren 17an, larunbatean, 22:00etatik aurrera.

Hip Hop Gaua 2013

 


Aurten luxuzko gonbidatuak izango ditugu, egun hau Euskadin erreferentzia izan daiten.

AMALGAMA CREW talde donostiarra izango da “Hip Hop Gaua”-ri hasiera emango dion lehenengo talde gonbidatua. Euren lehenengo lana erakustera datoz, “Sure&Chap” izeneko diskoarekin. Oso onarpen ona ari dira ematen euskal publikoaren artean.

RAPEROS DE EMAUS talde iruñarra gauari jarraipena emango diote. Udan zehar ekitaldi askotan parte hartu dute gogotsu! Euren disko berria aurkeztuko digute eta baliteke sorpresatxoren bat egotea.

Beste alde batetik, Bilbotik SHINTOMA dator. Bere azken lana “Expresión Al Natural” ezagutzera emango digu zuzeneko lan ikaragarria eta sorpresaren bat eskainiz.

Eta azkenik, gaua eta jaiei amaiera emateko, Gasteiztik datorren DJ LORO bere Hip Hop sesio famatuekin alaitu eta harrituko gaitu 02:00ak arte!