HipHop Gunea naizplus bloga

‘Milaka argi Nafarroan’ kanpaina, argiak piztu eta piztu

Milaka Argi Nafarroan kanpainak aurrera darrai, eta gero eta herri gehiagotako euskaldunak ari dira parte hartzen. Mila esker, eutsi goiari eta segi IKAren euskaltegiak laguntzen! Atarrabiako ZTK Rap taldearen musika erabili dugu bideoa egiteko, ‘Bada garia’ kanta, ‘Malas lenguas dicen’ diskotik hartua.

IKA dixit:

Lagun hori: Mezu honen bidez MILAKA ARGI NAFARROAN kanpainak Aste Santura arte iraunen duela gogorarazi nahi dizugu. Kanpainak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Nafarroako euskaldunon sarea osatu nahi dugu, eta bestetik, Iruñerriko IKAko euskaltegiendako dirua lortu. Jadanik kanpainan parte hartu baldin baduzu, mila esker bihotz-bihotzez. Oraindik egin ez baduzu, ekarpena egitera animatu nahi zaitugu euskaldunon sarearen parte izan zaitezen, eta zure ingurukoei kanpainaren berri ematea eskertuko dizugu.

Kanpainaren inguruko informazio guztia ondoko estekan duzu: https://www.milaka-argi.com/ Mila esker.