\r\n

Sariengatik baino izandako akatsagatik eman du zer esana aurten Oscar sarien ekitaldiak. Dozenaka milioi ikusle, ikusle adinako euroko aurrekontua, mundu osoko begiak hari so eta txio eta emozio artean gutunazala nahastu eta luzaroan gogoan geratuko den unea utzi du aurtengoak.

\r\n

Barrez ginen ordu horretan baina momentu berean Madrilera bidean zen Alfredo Remirez @erreharria txiolaria... Irribarrea galdu gabe, hura ere, \u00abArma eskuan eta eskumuturra altxata\u00bb zihoala adierazi zuen goizean goiz. Arma, kasu honetan, argazki kamera zuen. Argazki kamerak eta hitzak delitu bilakatu direnaren adierazpide.

\r\n

\"\"

\r\n

Asteon espetxe arriskuan ziren bera eta beste txiolari nafar bat... Biek ere akordio baten aldeko hautua egin behar izan dute espetxea ekiditeko. Ez zen emaitzik onena, agian, baina ondoriorik okerrena ekiditeko bide eman zien biei behintzat.

\r\n

\"\"

\r\n

Talde ultrakatoliko batek transexualitatearen aurka abiatu duen kanpaina adierazpen askatasunaren baitan onartu behar da? Ez dakit... uste dut, hala ere, badela ezberdintasun nabarmen bat, adierazten dugunak eragiten duen kalteari loturikoa, gure eskubideen defentsan adierazi baino beste baten eskubidearen aurka, edo hura murriztu edo ezeztatu asmoz egiten dugun adierazpenaren artean... eta autobus transfobikoak herritar askoren izatea bera ukatzea dakar.

\r\n

\r\n

Chrysallis elkarteak aurrez egindakoaren aurkako kontrakanpaina da plataforma honek abiatu duena. Elkarte honek ez zion zabalpen handirik eman nahi izan hasieran gaiari (goian entzungai azalpena), gutxi batzuk direlako eta, gerora ikusi dugunez, norberaren identitate propiorako aukeraren eztabaidak bide luzea duelako irabazirik. Kontuan hartu behar genuke... \u00a0

\r\n

Martxoak 3 gaur, atzo hasi ziren urteurren ekitaldiak, 1936tik gaurdaino izandako giza eskubideen urraketak aztertuko dituen Egiaren Batzordea eskatu du izen bera daraman plataformak. Eragindako min injustua, aitortza, autokritika... kontzeptuak eta hauen gabeziak datoz burura, ezinbestean...\u00a0

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Urtebetetze bat ere bai, Sara Majarenasen alabarena, Izarrena. Hiru urte betetzearekin bat espetxea utzi eta amagandik bereiztuko zutela uste genuen... bapatean, eta ezustean, donostiar presoari 2. gradu berezi bat ezarri eta biek elkarrekin jarraituko zutenaren albistea jaso genuenean. \u00a0

\r\n

Bezperan ez genion ulertu Espainiako Zoido ministroari zertaz ari zen \u00ablanean ari zirela\u00bb esan zuenean eta batean eta bestean \u2018#Izarrekin Sara etxera\u2019 mezua zabaltzen ari zelarik biak bereiztu aurreko azken mezu gisa jaso genuen asteon gehien irakurri den pieza, Sara Majarenas berak hedatu zuen gutuna:

\r\n
\r\n

Carta p\u00fablica de Sara Majarenas: \u00abYo la necesito a ella, ella me necesita\u00bb https://t.co/uuc016Z3Mp pic.twitter.com/6R6UTDOQHR

\r\n\u2014 naiz: (@naiz_info) March 2, 2017\n
\r\n\r\n

Abokatuek bien askatasuna lortzeko lanean jarraituko dutela iragarri dute... Babes plataformako kideek ere nabarmendu zuten ez dela eskatzen zuten guztia bete, baina ama-alabak elkarrekin daude eta Donostian ospakizun kutsua izan zuen bien etxeratzearen aldeko mobilizazioak:\u00a0

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Irribarre asko daude marrazteko oraindik, baina asteon behintzat irribarre txiki batekin iritsi gara ostiralera... eta ez da gutxi.

\n"}
Ion Telleria

Barrez hasi eta irribarre batekin amaitu dugun astea

Pd07_bambi
Bambi graffitigilearen lana Islingtonen (Daniel Leal-Olivas | AFP)

Bambi grafitigileak London inguruan egindako lana da irudikoa, «ur gaineko bitsetan bizi direnen herria (...) gezurraren herri» bilkaturik Donald Trump eta Theresa May dantzan (irakurri GAUR8n). Oscar sarietarako hautagai nagusia zen artistak parodiatutako ‘La La Land’ filma eta eraman zituen sari mordoxka, baina nagusia ez.

Loading player...

Sariengatik baino izandako akatsagatik eman du zer esana aurten Oscar sarien ekitaldiak. Dozenaka milioi ikusle, ikusle adinako euroko aurrekontua, mundu osoko begiak hari so eta txio eta emozio artean gutunazala nahastu eta luzaroan gogoan geratuko den unea utzi du aurtengoak.

Barrez ginen ordu horretan baina momentu berean Madrilera bidean zen Alfredo Remirez @erreharria txiolaria... Irribarrea galdu gabe, hura ere, «Arma eskuan eta eskumuturra altxata» zihoala adierazi zuen goizean goiz. Arma, kasu honetan, argazki kamera zuen. Argazki kamerak eta hitzak delitu bilakatu direnaren adierazpide.

Asteon espetxe arriskuan ziren bera eta beste txiolari nafar bat... Biek ere akordio baten aldeko hautua egin behar izan dute espetxea ekiditeko. Ez zen emaitzik onena, agian, baina ondoriorik okerrena ekiditeko bide eman zien biei behintzat.

Talde ultrakatoliko batek transexualitatearen aurka abiatu duen kanpaina adierazpen askatasunaren baitan onartu behar da? Ez dakit... uste dut, hala ere, badela ezberdintasun nabarmen bat, adierazten dugunak eragiten duen kalteari loturikoa, gure eskubideen defentsan adierazi baino beste baten eskubidearen aurka, edo hura murriztu edo ezeztatu asmoz egiten dugun adierazpenaren artean... eta autobus transfobikoak herritar askoren izatea bera ukatzea dakar.

Chrysallis elkarteak aurrez egindakoaren aurkako kontrakanpaina da plataforma honek abiatu duena. Elkarte honek ez zion zabalpen handirik eman nahi izan hasieran gaiari (goian entzungai azalpena), gutxi batzuk direlako eta, gerora ikusi dugunez, norberaren identitate propiorako aukeraren eztabaidak bide luzea duelako irabazirik. Kontuan hartu behar genuke...  

Martxoak 3 gaur, atzo hasi ziren urteurren ekitaldiak, 1936tik gaurdaino izandako giza eskubideen urraketak aztertuko dituen Egiaren Batzordea eskatu du izen bera daraman plataformak. Eragindako min injustua, aitortza, autokritika... kontzeptuak eta hauen gabeziak datoz burura, ezinbestean... 

Loading player...

Urtebetetze bat ere bai, Sara Majarenasen alabarena, Izarrena. Hiru urte betetzearekin bat espetxea utzi eta amagandik bereiztuko zutela uste genuen... bapatean, eta ezustean, donostiar presoari 2. gradu berezi bat ezarri eta biek elkarrekin jarraituko zutenaren albistea jaso genuenean.  

Bezperan ez genion ulertu Espainiako Zoido ministroari zertaz ari zen «lanean ari zirela» esan zuenean eta batean eta bestean ‘#Izarrekin Sara etxera’ mezua zabaltzen ari zelarik biak bereiztu aurreko azken mezu gisa jaso genuen asteon gehien irakurri den pieza, Sara Majarenas berak hedatu zuen gutuna:

Abokatuek bien askatasuna lortzeko lanean jarraituko dutela iragarri dute... Babes plataformako kideek ere nabarmendu zuten ez dela eskatzen zuten guztia bete, baina ama-alabak elkarrekin daude eta Donostian ospakizun kutsua izan zuen bien etxeratzearen aldeko mobilizazioak: 

Loading player...

Irribarre asko daude marrazteko oraindik, baina asteon behintzat irribarre txiki batekin iritsi gara ostiralera... eta ez da gutxi.