\r\n
Dezenteko hizpidea eman du gaiak, noski, bereziki bi gai nagusitu dira, Eusko Alderdi Jeltzaleak gaiarekiko izan duen jarrera denbora honetan (Ramon Solaren erreportajea gaiaz) eta Espainiako Kongresuan PPk beste behin ere bakebideari ezarri dion blokeoa (PPren betoa adierazpenari).
\r\nBehar eta nahi adina ez baina asko hobetu da gehiengoaren bizimodua azken urteotan, hala ere, batzuk lehengo garaien falta somatzen dutela dirudi. Ezin uler daiteke, bestela, Altsasun Guardia Zibilarekin goizeko ordu txikietan izandako gertakari batek sortu duen zalaparta.
\r\n\r\nErregimenaren indarrek aldaketaren gobernuaren aurka jotzeko baliatu zuten gertakaria, egiari baino komeni zitzaienari begiratuz Barkosen exekutiboa estu hartzeko asmoz. Altsasuko herritarrek salatu zuten Nafarroako Gobernuak berak ere lehen kolpean bertsio ofizialari soilik erreparatu ziola. Astelehenean patxara gehiagorekin edo gaia hobeto aztertzeko beharra nabarmendu zuen Barne sailburuak. (Altsasuko gaiaz albisteak)
\r\nBertsio ofizialaren helburua zein zen nahiko garbi geratu zen elkarte ultraeskuindar batek antolatutako protestan, Guardia Zibilaren aldeko protestan.
\r\n\r\n\r\n\r\n\"Separatistas, terroristas\". Todo correcto. pic.twitter.com/vmU1d4wPCM
\r\n\u2014 Alberto Pradilla (@albertopradilla) October 17, 2016\n
Independentismoaren aurkako oihuekin hasi ziren eta feministen aurkakoekin jarraitu:
\r\n\r\n\r\n\r\n\"D\u00f3nde est\u00e1n las feministas?\" En la concentraci\u00f3n ultra a favor de la Guardia Civil. pic.twitter.com/uKQvVM5ibS
\r\n\u2014 Alberto Pradilla (@albertopradilla) October 17, 2016\n
Hori gutxi ez eta Altsasuko gertakari baten harira Iru\u00f1eko alkatearen dimisioa eskatu zuten bertaratutakoek, UPNko kargu nagusiak tartean:
\r\n\r\n\r\n\r\nPidiendo la dimisi\u00f3n del alcalde de Iru\u00f1ea, Joseba Asiron, por hechos ocurridos en Altsasu pic.twitter.com/T23Kq1Hg6N
\r\n\u2014 Alberto Pradilla (@albertopradilla) October 17, 2016\n
Noski, berriketa artean gutxien entzun dena Altsasuko bizilagunen hitza. Info7 irratian eman zuen honen berri Be\u00f1at altsasuarrak:
\r\nEz du ia inork zabaldu, baina gaur bertan Martxelo Diazek jaso du foruzainen aurrean guardia zibiletako baten bikoteak egin zuen adierazpenak bertsio ofiziala gezurtatzen duela.
\r\nGuardia Zibilaren \u00abizen onaren\u00bb babesean aritu dira espainiarzaleak, itxura guztien arabera emaztea hil eta gero bere buruaz beste egin duen beste guardia zibil baten istorioak itxi duen aste honetan.
\r\nEta honetan agur bat ere bai, aldaketaren bidean mingarria izan ahal den agurra, Nafar Telebistarena:
\r\n\r\n\r\n.@nafar_telebista emititzeari utzi dio egoera ekonomikoak eraginda. Langileek iragarri dute: https://t.co/PybWM1XKe2 pic.twitter.com/83b6xVS0cT
\r\n\u2014 naiz: (@naiz_info) October 19, 2016\n
Beste agur bat, Fernando Larruquertena, aste honek utzi diguna. Besteak beste, Nestor Basterretxearekin batera \u2018Ama Lur\u2019 filma mitikoaren zuzendaria. Bere omenez igande honetan NAIZen eskainiko dugu pelikula.
\r\n\r\n\r\n\u2018Ama Lur\u2019
\r\n\u2014 naiz: (@naiz_info) October 20, 2016\n
(1968, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert)
Igande honetan (21.00) NAIZen pic.twitter.com/XRt2jkYIdQ
Udazkeneko kanta, \u00abmatxoteei\u00bb begira
\r\nAktualitateaz harago batean eta bestean zer esana eman duten beste gai batzuk ere bai. Matxismoari loturiko hiru gaik zer esana eman dute aste honetan. Batetik, asko ez dela sarean zabaldu zen bideo baten harira horren ezagun egin ziren Luna eta Enrich Eibarko jokalariena, Ipuruan inoiz baino txalo gehiago jaso zituzten :(, Frantzian zer esana eman duen kasu bat ere bai, zuzenean ikusi ahal izan baizen gizonen artean horren errotua den \u00abEz esan du baina Bai esan nahi zuen\u00bb pentsamolde aldrebesa, Oihana Llorentek jaso du bere blogean gaia, \u00abEzetza beti da ezetza\u00bb.
\r\nEta salaketa utzi gabe, baina asteburuari dantzaz ekiteko, mugikorretik mugikorrera hegan dabilen kanta bat: \u00abMachote kontuz ibili, aurrean egongo gara beti, edozein erasori guk hortak erakutsiz. Emakumeak baturik, ez dago gu gelditzerik...\u00bb
\r\n\r\nAsteburu on!
\n