\n"}
Ion Telleria

Garai batekoak... garaikide; asteari errepasoa

Galbahetik-180223
Asteko protagonistetako batzuk.

«Garai bateko kontuak zirela uste nuen...» zioen Matias Aranburu Idiazabal Kirol Elkarteko presidenteak epaileak Idiazabal-Elgoibar partidan euskaraz aritzea debekatu ziela azaltzerakoan. Ez da aste honek garai bateko kontuak garaikide bilakatu dituen adibide bakarra:

Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Valtonyc musikariari bere abestiengatik eta Espainiak preso politikoak direla nabarmen geratu da ARCO arte garaikideari lotutako azokan, salaketa hori bertara zeraman erakusketa Ifemak kanpo uztea agindu ostean.

Gogoratu dugu Madrilera bertara Fermin Muguruzak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxieraren salaketa txistuz hartu zutenekoa eta PPk Andoainen egin duen performance-a; bakearen izenean ongi atera zaion alderdikeria. (Azalpen gehiago hemen Iñaki Iriondok: ’La victoria de la media docena’).

ETAren inguruan albisteak asteon, azken txanpan dute barne eztabaida.

Azken ordukoa izanik errepasotik kanpo geratu da bart Bilbon futbolari loturik izandako iskanbila... Beste garai batekoa behar luke honek ere, ziur aski.

Ustez beste garai batekoak direnen duintasun erakustaldia asteon Bilbon bertan; zura bada... ezpalik?

Loading player...