\r\n
+ Cabacasen gurasoen gutuna\u00a0
\r\nKataluniak ere eman du aste honetan berea, noski. Azkena, Espainiako Estatu Kontseiluak Rajoyren Gobernuari emandako zaplaztekoa, Carles Puigdemonten izendapena aurrez ezin duela eten epaibidean adieraziz. Halere, gaur aurkeztu du helegitea Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegian.\u00a0
\r\nZer esana Puigdemontek Danimarkara egindako bidaiak eman du, eta bere aurkako euroagindurik ez eskatzeko Espainiako Auzitegi Gorenak emandako argudioak, ihesean den bat atxilotzea baino bera presidente kargura ez iristea lehenetsiz. Agerian geratu da, gainera, Espainiak atxilotu baino lehentasuna Puigdemonti Estatuaren mugetan ez sartzea duela lehentasun, horretan ari direla nabarmendu du asteon Zoido Barne ministroak.\u00a0
\r\nGiza Eskubideen Auzitegirako Espainiak zuen lehen hautagaitzaz barre egin genuen, gaztelera besterik ez zekien Franciso Perez de los Cobos baizen Espainiako Gobernuaren hautagi nagusia. Hark kale eta donostiar bat haren ordez, Maria Elosegi. Homosexualitatea patologien iturburu dela esan izan omen du azken honek, bere hitzak \u00ablekuz kanpo\u00bb ari direla zabaltzen esan du honek, oraingoz azalpen gehiago eman gabe.\u00a0
\r\nGure Esku Dagok larunbat honetan aurkeztuko duen ekimenari begira ere izan gara. \u00abEuskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena\u00bb iragarri dute ekainaren 10erako. Larunbatean xehetasunak.\u00a0
\r\nOtxarkoaga\u00a0hizpide izan da batean eta bestean bertako bi bizilagunen hilketaren ostean. Segurtasuna? Justizia? Auzotarrek ahotsa altxa dute poliziaz haragoko neurriak eskatuz.\u00a0 Bizilagunekin hitz egin dugu asteon Info7 irratian eta bertako batek, Karlos Renedok, hari honetan zabaldu ditu, arrakastaz, Bilboko auzo honetaz hitz egitean kontuan hartu beharreko hainbat gako.\u00a0
\r\nDonostiako danborradaren ajearekin hasi dute astea hiriburu gipuzkoarreko bizilagunek eta asteon sarean dezente zabaldu den bideoa ikusienen artean. \u2018Sarri-Sarri\u2019-ren doinuak, orain danborrada giroan:
\r\n\n