\r\n

EAEko eta NFEko ordezkari instituzionalak ere Baionan izan ziren Etchegaray presidente berriaren izendapen ekitaldian. Ez zen, ziur aski, ekitaldiak zuen garrantziaren neurriko ordezkaritza baina... Heldu den asterako jarri dute hitzordua Euskal Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi agintari nagusiek. Egungo administrazioren aitorpen edo, gutxienez, aintzat hartzetik eraiki behar bada biharko Euskal Herria, Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeek nolabaiteko izatea erdietsi dute punta batetik besterako hautetsi eta herritarrak batuz eta urrats handia eman du asteon, ekiteak jauzi bilakatu dezakeen urratsa. Ez dakit zazpiak bat esatetik hiruak bat esatera igaro behar garen, baina agerikoa da bat izate horretan orubeak eta gehiengoek nabarmen egin dutela hobera... bide horretan ekitea eta ekinaraztea da gakoa. Germain Hacala Urru\u00f1ako alkateorde eskuindar eta frantziarzaleak hitzorduaren harira \u00abbakarrik lasterrago, baina elkarrekin urrunago\u00bb atsotitza ekarri zuen gogora... Bera herri txiki eta hirien artean elkarrekin jarduteko beharraz ari zen, baina ideia berberak balio ahal digu herri gisa egin beharreko bidea lantzeko ere.

\r\n

Azken asteotan, honetan ere bai, Uxue Barkosen gobernuak Espainiari hark esperotakoa baino 93 milioi gutxiago ordaindu dizkiola Hitzarmenaren harira albiste izan da. Leku makurrean utzi du erabakiak UPN-PP-PSN hiruko interesatua. Zer da ba erabakia nafarren interesaren defentsa baino? UPNren agintaldi luzean interes hauen aurkara egindakoak agerian utzi ditu besteak beste. Lan erditan da aldaketaren gobernua eta halako eztabaida irabazleak mahai gainean jartzeak ekar dezake aldaketaren egonkortzea.

\r\n

Gasteizko Legebiltzarrean, berriz, autogobernu ponentzia bat, beste bat, abiatzea erabaki dute asteon EAJ, PSE eta Elkarrekin-Podemos taldeen baiezko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Eztabaida mugen inguruan dago, muga legea den ala herritarren borondatea. Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak herritarrei galdetzeko aukera ere aipatu zuen, \u00abahal bada\u00bb. Hor dago koxka, eta ezin bada zer?

\r\n

\r\n

Bakegintzarako ere ponentzia bat, beste bat eta berriz, abian jartzea erabaki du EAEko legebiltzarrak. PPk ez du babestu, itxuraz presoen gaia bertan lantzea da euren ikuspegitik oztopo nagusia. Normala, badute zer ezkutatua.

\r\n

Ankerkeria agerian utzi baitu Sara Majarenas presoak eta Izar alabak jasan duten erasoak. Eraso matxista, dispertsioak eta salbuespen legeriak muturreko krudelkeria erantsi diona. Hobera doa IZAR txikia eta aste honetan espetxean ama izan diren preso ohiek ere eskatu dute bere askatasuna. Bi urtetik gora dira zigorraren 3/4ak bete zituenetik, 13 urteko zigorra ezarri zioten eta 12 beteta ditu, Euskal Herritik ehunka kilometrora eta espetxean mantentzen dute, hala ere.

\r\n

Gutxi dira PPkoak inguru hauetan baina gehiegi agintzen dute. Gezurrak berdin balio du dena kakazteko helburua betetzen bada, zer adibide hoberik Altsasu baino. EiTBn dezenteko arrakastaz ekin dio bideari Ur handitan programak eta asteon Altsasuko urriaren 15eko goizaldeko bostetan izandakoak ekarri dituzte gogora. Senideek herriaren inguruan esan diren gezurrak salatu dituzte bertan, eta telebistan ikusi dugu gezurra egiaren pare nola jartzen duten batzuk...

\r\n
Loading player...
\r\n

\r\n\r\n

\r\n

Soka ekarri zuen programak eta hemen jaso genituen erreakzioak. Hiru herritarrek espetxean jarraitzen dute eta euren askatasuna eskatzeko ostiraleroko kontzentrazioa izango da gaur. Gainera, bihar Soto del Realeko espetxera martxa izango da.

\r\n

Poliziaren bergizarteratze programa baten baitako errelato lizuna dirudi Altsasukoak; noski, ez da hautazkoa. Mozal Legea aplikatu dio Ertzaintzak asteon tabernari bati, pistola gerrian loturik kafea hartzea joan ziren bi poliziari ez zerbitzatzeagatik. Auzibidean ere Loiolako herri harresian parte hartzeagatik bi gazte... Fiskaltzak zortzi hilabeteko zigorra eskatu du euren aurka, hiru urtekoa, berriz, ertzainen akusazio partikularrak. Beste bi urteko espetxe zigor eskariari aurre egin beharko diote, gainera, Tafallako hiru herritarrek presoen aldeko brindis batean parte hartzeagatik...

\r\n

Zein bizi ibili ohi den polizia kontu batzuei begira eta zer motel beste kasu batzutan. Sadar futbol zelaia, Sevillako zaleek Sanferminetako bortxatzailearen aldeko pankarta bat zelaian eta mezuak sarean eta poliziaren eta Espainiako agintarien aldetik hitzik ez, ekintzik ez... eta mozalik ere ez... Sevilla futbol taldearen presidenteari jarri beharko lioketen arren.

\r\n

\r\n

Legak bere jabea du eta orain ez da herri honetan gehiengoa. Herriak bere jabe behar du izan eta ekin, legea ere bere izan dadin.

\n"}
Ion Telleria

Zazpiak batetik hiruak batera? Izatetik ekitera...

Ostiralero 10.15 inguruan Info7 irratian asteari errepasoa ‘gure galbahetik’.

Gure historia liburutan agertuko den gertakari garrantzitsua izan da asteon. 1789ko iraultzatik ez zuen aitorpena baitu Ipar Euskal Herriak elkargo berria egituratu denez. Mugatua eta hautetsien adostasunetik aldarrikatutakoa baino murritzagoa baina izan bada Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa administratiboki batzen dituen egitura bat, aitortza.

Loading player...

EAEko eta NFEko ordezkari instituzionalak ere Baionan izan ziren Etchegaray presidente berriaren izendapen ekitaldian. Ez zen, ziur aski, ekitaldiak zuen garrantziaren neurriko ordezkaritza baina... Heldu den asterako jarri dute hitzordua Euskal Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi agintari nagusiek. Egungo administrazioren aitorpen edo, gutxienez, aintzat hartzetik eraiki behar bada biharko Euskal Herria, Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeek nolabaiteko izatea erdietsi dute punta batetik besterako hautetsi eta herritarrak batuz eta urrats handia eman du asteon, ekiteak jauzi bilakatu dezakeen urratsa. Ez dakit zazpiak bat esatetik hiruak bat esatera igaro behar garen, baina agerikoa da bat izate horretan orubeak eta gehiengoek nabarmen egin dutela hobera... bide horretan ekitea eta ekinaraztea da gakoa. Germain Hacala Urruñako alkateorde eskuindar eta frantziarzaleak hitzorduaren harira «bakarrik lasterrago, baina elkarrekin urrunago» atsotitza ekarri zuen gogora... Bera herri txiki eta hirien artean elkarrekin jarduteko beharraz ari zen, baina ideia berberak balio ahal digu herri gisa egin beharreko bidea lantzeko ere.

Azken asteotan, honetan ere bai, Uxue Barkosen gobernuak Espainiari hark esperotakoa baino 93 milioi gutxiago ordaindu dizkiola Hitzarmenaren harira albiste izan da. Leku makurrean utzi du erabakiak UPN-PP-PSN hiruko interesatua. Zer da ba erabakia nafarren interesaren defentsa baino? UPNren agintaldi luzean interes hauen aurkara egindakoak agerian utzi ditu besteak beste. Lan erditan da aldaketaren gobernua eta halako eztabaida irabazleak mahai gainean jartzeak ekar dezake aldaketaren egonkortzea.

Gasteizko Legebiltzarrean, berriz, autogobernu ponentzia bat, beste bat, abiatzea erabaki dute asteon EAJ, PSE eta Elkarrekin-Podemos taldeen baiezko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Eztabaida mugen inguruan dago, muga legea den ala herritarren borondatea. Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak herritarrei galdetzeko aukera ere aipatu zuen, «ahal bada». Hor dago koxka, eta ezin bada zer?