Erabakitzeko eskubidea eta honen gauzapena hizpide asteon ere. Katalunian, Puigdemont presidente izendatu behar zuen bilkura atzeratu egin dute. Erbestean den presidentegaiak egun berean idatzitako mezu batzuk ere eman dute hizpidea eta honen etorkizuna zalantzan dagoen honetan, Ibarretxe eta Puigdemonten arteko antzekotasunak jaso ditu Iñaki Iriondok analisi honetan ‘Acabar con el símbolo puede derribar aquello que simboliza’. Guzti hori, EAEn autogobernu ponentziarako lanketan urrats berriak espero diren honetan eta Gure Esku Dagok ekainaren 10erako Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea iragarri berritan.
‘2019 arrazoi erabakitzeko’ leloarekin ari da GED ‘Herritarron ituna’-ren lanketa egiten (Anjel Oiarbideri elkarrizketa Info7 irratian) eta aste bakarrak hiru gutxienez eman dizkigu. Espainiako Konstituzio Auzitegiak EAEko frackingaren aurkako legeari ezarritako mugak, Auzitegi Gorenak 35 orduen aurka eta Nafarroako Gobernuak tortura argitara ateratzeko egindako bideari Espainiako Gobernuak jarritako helegitea.
Izen propioak: Jon Barcenarena nabarmen. Asteon ezagutarazi digu Iñaki Egañak, gainera, Jose Maria Quesada Lasarteren istorioa eta inork zer esana eman badu, Iñigo Martinez da hori.