Abuztuaren 13tik 15 bitarte Ziburutik Donostiara antolatu dute aurten Ikasle Abertzaleek Eskola Ibiltaria. 2010an izan zen azkena eta etenaldiaren ostean 12. edizioarekin dator ikasle antolakundea "mugarik gabeko eskola" irudikatzeko helburuarekin.
3 egunetan zehar antolatutako egitarau zabalarekin helburu duten Euskal Eskola Nazionala irudikatzeko asmoa dute. Gainera, Info 7 Irratian adierazi dutenez, "ipar eta hego Euskal Herriko muga inposatuak gaindituko ditugu eta Hezkuntza Sistema Propioa aldarrikatu dugu formakuntza eta jaia uztartuz".
Informazio guztia eta apuntatzeko aukera euren webgunean zabaldu dute: klik hemen
2003ko Eskola Ibiltaria
2007ko Eskola Ibiltaria