Kontseiluaren baitan biltzen diren hezkuntza alorreko eragileek, Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen proposamenarekin lanean dihardute. 2008an osatu zuten proposamenaren inplementazioarekin jarraitzeko helburuarekin, Gaur egungo irakastereduak aztergai dokumentala (laburpena) egin dute proposamena ezagutzera emateko asmoz.
Gaur egun hezkuntzaren alorrean bizi dugun egoeran, LOMCE legea indarrean sartzear dagoela kontuan hartuz, ikasleak euskaldunduko dituen proposamena indarrean jartzeak are behar handiagoa jartzen digu mahai gainean. Abagunea aintzat hartuta, ikasle guztiak euskalduntzea helburu duen aipatutako proposamenaren lanketan urrats berria ematea erabaki dute.