Euskal Herrian kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa aurkeztu du Hik Hasi egitasmoak. Non hasten da hezkuntza? Noren erantzukizuna da? Nork hartzen du parte hezkuntzan? Nork hartu beharko luke parte hezkuntzan? Galdera guzti hauek, eta gehiago, erantzuten saiatu dira Hik Hasi osatzen duten hezkuntza komunitateko kideak urtebete iraun duen hausnarketa prozesuaren ondoren.
Aipatu dutenaren arabera, "eskola hobetzeko, baina hazkuntza- eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko proposamena ere bada aurkeztutako hau. XIX. mendeko eskolak ezin ditu XXI. mendeko haurrak hezi."
10 puntutan bereizi dute dokumentua eta bertan haurraren heziketa integrala hobetzeko proposamenak, hezkuntza ulertzeko irakurketa hezitzailea, irakasle-hezitzaileen prestakuntza edota antolaketari dagozkion gakoak mahai-gaineratu dituzte.
> Hezkuntza-proposamena deskargatzeko: klik hemen