\r\n
Joan den urriaren 12an jakitera eman zuten bezala, \"gure inguruan bizi ditugun injustizia, zapalkuntza eta problematikei aurre egiteko beharra sentitu eta hauei erantzuteko antolatu garen ikasleak\u201d dira. Ikasle gisa, egungo hezkuntza sistemak modu ugaritan zapaltzen dituela azaldu dute: \"hezkuntza sistema espainiar zein frantziarrak genero zapalkuntzan, nazio ukapenean, kultura, arraza edota klase bereizketan, amalurraren agortzean eta kontrol sozialean oinarritzen baitira, besteak beste.\"
\r\nAdierazi dutenaren arabera, hezkuntza eta ikasle mugimenduaren baitan aurkitutako \u201chutsunetik\u201d abiatuta hasi dira antolatzen: \u201cEzagunak izan dira ikasleek kaleak hartu dituzten egunak eta kontaezinak hezkuntzako inposaketen aurka mobilizatutako pertsonak. Kontziente gara, ordea, hainbesteko indarra izan duen ikasle mugimendu horren argia itzaltzen joan dela azkenaldian.\u201d
\r\nHausnarketa hau kontutan izanda, hezkuntza burujabetzaren alde zein zapalkuntza ororen kontra, greba orokorrerako deialdia luzatu dute. Ikasleak erdigunean izango dituen eta \u201chezkuntza sistema nazional, publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat eraiki nahi badugu, frantziar zein espainiar estatuetatik askatzen garenean baino ez dugulako lortuko\" adierazi dute ikasleek.
\r\nHainbat bideoren bidez pairatzen dituzten zapalkuntzak agerian utzi nahi izan dituzte:
\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\nView this post on Instagram\r\nA post shared by Gora Ikasleon Borroka! (@goraikasleonborroka) on
\r\n
\r\n\r\n

\r\nGuzti hau dela eta, aste guzti hauetan, ikastetxez ikastetxe antolatzeari eta mobilizatzeari ekin diote eta dozenaka ekimen egin dituzte. Sortu dituzten euren sare sozialetan maila lokaleko ekimen guzti horien berri zabaltzen joan dira:
\r\n> Mobilizazio lokalak: klik hemen
\n