Ikoitz blog naiz+

HIK HASIren XIX. Udako Topaketak Pedagogikoak

19. urtez HIK HASI egitasmo pedagogikoak Udako Topaketak antolatu ditu. Kaleratu duten ikastaroen liburuxkan 31 ikastaro zehaztu dituzte. Aurten, azken urteetan bezala, Donostia zein Leioako UPV/EHUren egoitzetan egingo dituzte ikastarook eta ekainaren 26tik uztailaren 4ra bitarte izango dira.

Izen ematea irekita dago jada eta maiatzaren 31ra bitarte egongo da aukera matrikula egiteko lotura honetan: klik hemen

Ondorengo hauek dira egingo dituzten ikastaroen nondik norakoak:

1. Pedagogia Sistemikoaz zenbait pintzelada. LEIOA.
2. Mugak jarri autoestimua zainduz. LEIOA.
3. MINDFULYOGA “Adimena eta gorputza bat egiten”. LEIOA.
4. Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia. LEIOA.
5. Psikoterapia eta gorputza hezkuntzan. LEIOA.
6. Suizidioaren prebentzioa. LEIOA.
7. Antzerkia eta gatazken kudeaketa: elkarbizitza eraikitzen. LEIOA.
8. Matematika eskuetara LHn. LEIOA.
9. GURE ESKOLAK MILA KOLORE DITUELAKO Ongi Etorri eskolara! LEIOA.
10. Wilhelm von Humboldt: hezkuntza, hizkuntza eta Euskal Herria. DONOSTIA.
11. Askatasunean hazi, hezi eta bizi. DONOSTIA.
12. Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten. DONOSTIA.
13. Komunikazio Ez Bortitzan ­sakontze maila. DONOSTIA.
14. Dislexia. DONOSTIA.
15. Hezkuntza eredu parekidea. DONOSTIA.
16. Barne sormena lantzeko estrategiak: zure arloko ikasgaiak aberasteko eta ikasleekin harremanak sendotzeko. DONOSTIA.
17. Mindfulness-a (Arreta Osoa) eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan. DONOSTIA.
18. Pedagogia Sistemikoa ikasgelan. DONOSTIA.
19. Irakurketa eta idazketaren lehen urratsak ikuspegi konstruktibista-kulturala oinarri. DONOSTIA.
20. Jolasa eta jolas terapeutikoa eskolan: baliabideak, tresnak eta praktika onak. DONOSTIA.
21. Gure eskolak mila kolore dituelako, ONGI ETORRI ESKOLARA! DONOSTIA.
22. Garapen pertsonala irakasleentzat: haur eta gazteen ahalduntze prozesuan bidelagun. DONOSTIA.
23. Heriotzaren psikopedagogia. DONOSTIA.
24. MINDFULNESSean oinarritutako ­jarduerak ikasgelan. DONOSTIA.
25. Materia eta energia gaiak Lehen Hezkuntzako ikasgelan eta graduan. DONOSTIA.
26. ANTZERKI TEKNIKAK: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. DONOSTIA.
27. Adimen Emozionala Hezkuntzan. DONOSTIA.
28. SIRIMIRI: oinarrizko yoga teknikak ikasgelatan ongizatea lantzeko. DONOSTIA.
29. ARTikertuz, Ikus-Artean ­oinarritutako ikasketa. DONOSTIA.
30. Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. DONOSTIA.
31. Haurtzaroa sustraitzeko aroa 0-3: oinarrizko prebentzioa eta komunitatekoa. DONOSTIA.