Xabier Durruti

Babestu zuen aurpegia Internet erabiltzen duzuenean

Clearview AI bezalako enpresak aurpegi-ehizaren negozioan ari dira. Instagram, YouTube eta Facebook bezalako webguneetan nabigatzen dute, blog pertsonaletan eta webgune profesionaletan, horrela aurpegi bat duten argazki publikoen kopia bat gordetzen dute.

Illustration-x-files
aurpegia

Gero, aurpegia ezagutzeko teknologia erabiltzen dute, pertsonen aurpegietatik ezaugarri bakarrak ateratzeko, gure biometriaren datu-base erraldoi bat eraikitzeko. Europan egiten dituzten praktikak geldiarazteko lege-ekintzei ekin zaie.

Zergatik egiten dute hau?

Dirua irabazten dute poliziari eta baita enpresa pribatuei ere aurpegien datu-basea eskuratuz.

Horrek esan nahi du, zuk jakin gabe, zure aurpegia mugarik gabe gorde ahal izango litzatekeela Clearview AIko aurpegien datu-basean, arrotz mota askotara sartu eta zuri buruzko sareko informazio guztiari lotu. Clearview AI egiten ari dena pribatutasun-legeen aurka doa, eta izugarri inbaditzailea eta arriskutsua da. Askoren iritzi- eta adierazpen-askatasuna ere mehatxatzen du. Hori dela eta, hiru erakundek legezko ekintzak abiarazi dituzte enpresaren aurka. Jarraitu irakurtzen...