Joseba Leizeaga naizplus blogak

Gernika gaur 76 urte, beti gogoan

Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. 1937ko apirilaren 26ean, merkatu eguna zen Gernikan, Francoren aginduetara borrokatzen zuten alemaniar Kondor Legioko hegazkin bonbaketariek eta italiar ehiza hegazkinek bonbardatu zutenean. Gernikara airetik sarraskia, hondamendia eta heriotza ekarri zutenek, guda amaitu eta gutxira, Francoren erregimenaren eskutik esker ona jaso zuten eta kondekoratuak izan ziren, nahiz eta, urte askoren zehar "gorriek" suntsitu zutela esan zuten. 76 urte igaro dira, baina Euskal Herriak ez du Gernikan, eta airez bonbardatutako herrietan, egin zuten sarraskia ahaztu. Beti gure gogoan.

 Españako demokrazia ustela (Aurrez argitaratutakoak)